Zorionak eta Urte Berri on!

2021/12/20

“Bizitza gure adorearekiko proportzio zuzenean uzkurtzen eta hedatzen da” . Anais Nïn, idazlea (1903 – 1977)

Argazkia: 1945eko abuztuan Manuel Laborde, Joaquín Gómez de Llarena, Máximo Ruiz de Gaona, Reyes Corcostegui, Jesus Elosegui, Pilar Sansinenea, Bonifacio Otegui eta Estefanía Elizaldek osatutako taldeak geologian, entomologian eta hidrologian adituak ziren zientzialari katalan batzuekin bildu ziren Aralarren miaketa zientifikoak egiteko. Bilera horretan, aurten 75 urte beteko dituen Aranzadi Zientzia Elkartearen oinarriak zehaztu zituzten; eta Zorion-gutun honekin  omenaldia egin nahi diegu amets hori hasi eta egi bihurtu zutenei.

Oharra: abenduaren 23tik urtarrilaren 2ra arte, Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitza itxita egongo da.

Argazkia: Elosegui.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net