Porreresko hilerriko hobien hiru biktima berri identifikatu dituzte

2021/10/06

Hirurak Can Mir espetxetik atera zituzten 1937ko urtarrilaren 15ean eta Porreresko Gurutzean hil zituzten.

Pasa den otsailean Porrereseko hobietan Aranzadiko talde teknikoak egindako bigarren kanpainan, hiru biktima berri identifikatu dituzte, aurkitutako aztarnen azterketa genetikoaren ondorioz.

Miquel Pascual Quetglas, Bartolomé Matas Alemán eta Jordi Colom Estarellas dira, eta haien gorpuzkiak 11. hobian aurkitu.

Hiru identifikazioak bide patrilinealetik egin dira, hau da, ondorengo senideei aitaren bidez jasotako laginetatik.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net