2015eko apirila

(Ordu guztiak denbora uninertsalean eman dira. udako ordutegian, gehitu 2 ordu ofiziala kalkulatzeko)

Behatzeko Proposamenak

Behi hutsez

  • Hilaren 4an, 8:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an, 15ean, 20an eta 25ean izango dira beste maximoak.
    Hilaren 1ean. 5:00etan, Perseusko Algol izar aldakorraren distira minimoa; Magnitudea 3,3tik gertu dabil. Hilaren 4an, 6an, 9an, 12an, 15ean, 18an, 21ean, 24an, 27an eta 29an izango dira beste minimoak. Algol, izar aldakor bezela identifikatutako lehen izarretako bat da. Lehenengoa Mira izan zen, balearen konstelazioan.

Teleskopioarekin

  • Saturnoren eraztunak oso ongi ikus daitezke.
    Hilaren 19an, Merkurio ikusi ahal izango da ilgora mehetik gertu, mendebaldeko horizontearen gainean. 22aren arratsaldeko amaieran bestalde, Marte ondoan aurkitu dezakegu, mendebalde ipar-mendebaldeko horizontean.
Ilargia Aprilean
  Eguna Ordua Behaketa
  01 12:13 Apogeotik pasatuko da, Lurrarekiko distantziarik handiena: 406.027 km (aurreko perigeoan baino 48.449 gehiago).
04 03:14 Goranzko nodotik pasatuko da.
09:01 Ilargi-eklipse osoa. Europatik ikusteko aukerarik gabe, ilbetea ezin ikus liteke ordu horretan.
12:07 Ilbete larrosa (eklipsearengatik).
05 04:47 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 3,5ºra.
08 12:45 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,2ºra.
10 Gutxieneko librazioa longitudean (l = -6,8º).
11 Gutxieneko librazioa latitudean (l = -6,8º).
12 03:45 Ilbehera.
17 03:38 Perigeotik pasatuko da. Lurrarekiko distantziarik txikiena: 361.017 km (aurreko apogeoan baino 45.010 gutxiago).
13:07

Beheranzko nodotik pasatuko da.

18 18:58 Ilberria
21 16:57 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,9ºra.
18:08 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 6,6ºra.
22 Gehienezko librazioa longitudean (l = 6,8º).
24 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,6º).
25 23:56 Ilgora.
26 15:04 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,3ºra.
28 01:13

Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,8ºra.

29 04:03 Apogeotik pasatuko da. Lurrarekiko distantziarik handiena: 405.104 Km (aurreko perigeoan baino 44.087 gehiago).

PLANETAK APIRILEAN (Lurraren orbital abiadura: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren 19tik aurrera ikus ahal izango da, arratsalde amaieran); orbita-abiadura 172.440 Km/h 

Hilabete hasieran ezin izango da ikusi. Goi-konjuntzioan izango da hilaren 10ean. Hilaren 19tik aurrera ikus ahal izango da, mendebalde ipar-mendebalde horizontearen gainean, eguzkia sartu eta 40 minutura. Igoera zuzena 0h eta 4h bitarte, deklinazoa 0º eta 22º bitarte. Piscisen hasiko du hila, Ariesera pasa eta Tauron amaituko du. Magnitudea -1,3tik -2ra igoko da, baina -0,5era jeitsiko da ikus ahal izango denerako.
19an, teorikoki, ilgora mehetik gertu ikusi ahal izango da, mendebaldeko horizontearen gainean.
22an, arratsaldearen amaieran, Marte ondoan aurki dezakegu, mendebalde ipar-mendebalde horizontearen gainean.

Artizarra (Arratsalde amaieran eta gauaren hasieran izango da ikusgai) orbital-abiadura 126.000 Km/h

Eguzkia sartu eta hiru ordu pasatxo beranduago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta hiru ordu eta 45 minutura hilaren 30ean. Oso distiratsua, mendebalde ipar-mendebaldeko horizontearen 15ºra izango da. Igoera zuzena 03h eta 05h bitarte, deklinazioa +15º eta +25º bitarte. Hila Ariesen hasiko du, laster Taurora pasata. Magnitudea zerbait igoko da -4,0tik -4,1era.
Hilaren 11an, gau hasieran, Pleyadesetaik gertu ikus daiteke, Tauro konstelazioan.

Marte (Gau hasieran ikusgai) orbital-abiadura 86.760 Km/h

Eguzkia sartu eta ordu t’erdi beranduago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta ordu erdi beranduado 30 ean, mendebaldeko horizontetik. Igoera zuzena 02h eta 03h bitarte, deklinazioa+13º eta +18º bitarte. Hilabete oso Ariesen pasako du, eta 1,7ko magnitudean mantenduko da.
22an, arratsalde amaieran, merkurio ondoan ikus daiteke mendebalde ipa-mendebalde horizontearen gainean..

Jupiter (Ia gau amaierarte ikusgai) orbital-abiadura 47.160 Km/h

Eguzkia sartu baina bost ordu lehenago ateratzen da hilaren 1ean, eta zortzi ordu lehenago 30ean. Egunsentia baino hiru ordu lehenagorarte ikusi daiteke. Egoera aproposean ikustatzeko. Hilaren 8an, bere  erretrogradazio buklea amaituko du, eta mendebaldetik ekialderako bidea artuko du berriro. Igoera zuzena 09h, deklinazioa 18º. Hilabete osoa Cancerren emango du eta  magnitudea apur bat txikitzen joango da, -2,3tik 2,1ra.

Saturno (Gaueko bigarren erditik aurrera ikusgai) orbital-abiadura 34.560 Km/h

Eguzkia sartu eta 4 ordu beranduago aterako da hilaren 1ean, eta ordu t’erdi pasa 30ean, ekialde hego-ekialde horizontetik. Erretrogradazio buklean jarraitzen du, Libraraino eramango duenak, eta han, maiatzaren 23an, oposizioan aurkituko da. Teleskopioarekin oso ongi ikus daitezke honen eraztunak eta alboetako belarriak. Igoera zuzena 16h, deklinazioa -19º. Hilabete osoa Escorpion emango du, eta magnitudea 0,3tik 0,1era igoko da.
06an, 04:46tan, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
14an, 03:04tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
22an, 02:33tan, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
30ean, 00:36tan, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Hilabete honetan ezingo da ikusi) orbital-abiadura 24.480 Km/h

Hilaren 6an konjuntzioan. Igoera zuzena 1h, deklinazioa +6º. Hilabete guztia Piscisen, magnitudea 5,9an mantenduko da.

Neptuno (Europatik ezingo da ikusi hilabete honetan) Velocidad orbital 19.440 Km/h

Ezin izango da ikusi ekliptikaren inklinazioa dela eta. Igoera zuzena 1h, deklinazioa +6º. Hilabete guztia Acuarion, magnitudea apur bat indartuko da 8tik 7,9ra.

Apirileko beste efeleride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Eguerdian 2.457.114 egun juliotarra hasiko da.
Egunak 12h eta 43  minutu iraungo ditu hilaren 1ean, eta 14h eta 5 minutu 30ean.
04 Judutar pazkoa. 5775 urteko Nisan hilabetearen 15a. Udaberriko lehen Ilbetearen gauean hasten da.
Eguzkitik zehazki unitate astronomiko (ua) batera pasatuko da lurra: 149.597.870,691 Km edo 8,316746 argi-minutu.
05 Pazko igandea katoliko kristau egutegian. Niceako lehen kontzilioak (325. urtean) Pazkoaren eguna finkatzeko, Ipar hemisferioko udaberriko equinoccioa pasa eta lehen ilbehetearen ondorengo lehenengo igandea aukeratu zuen. Ondorioz, Pazko-eguna martxoaren 22tik apirilaren 25era bitartean izan daiteke.
12

Pazko ortododoxoa (2015aren martxoak 30 juliotar egutegian). Ekialdeko kristautasunak (Ortodoxoak) bere kalkuloak Juliotar egutegiaren arabera egiten ditu, horregatik haien data apirilaren 4tik maiatzaren 8ra bitartean izan daiteke.

15 12:00tan, denboraren ekuazioa zero izango da.
19 06:41etan, Eguzkia Aries konstelazioan sartuko da (28,90º).
20 Astrologiaren arabera eguzkia Tauron sartuko da (30º).
23 Lurrak, thatcher (C71861 G1) kometak utzitako hauts estela zeharkatuko du. Honek, lirida bezela ezagutzen ditugun izar iheskorrak sortuko ditu. Apirilaren 16tik 25era bitartean ikusgai.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net