2013ko urtarrila

Behatze-Proposamenak

Begi hutsez

  • Hiadeen kumulu irekitik gertu egongo da Jupiter.

  • Hilaren 1ean, 04:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbiltzen ari da. Hilaren 4an, 6an, 9an, 12an, 15ean, 18an, 21ean, 24an, 267an eta 29an izango dira hileko beste minimoak. Identifikatutako lehen izar aldakorretako bat da, eta haren magnitudea 2,1era hurbiltzen da.

  • Hilaren 1ean, 13:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 8an, 15ean, 23an eta 30ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 3an, 02:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 14an, 19an, 24an eta 30ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 5ean eta 6an. Argitu baino lehentxeago, begiratu Ilargiaren posizioa Virgoko Spica izarrarekiko. Hilaren 5ean, izarraren eskuinetara egongo da; 6an, berriz, ezkerretara.

Teleskopioarekin

  • Hilabete osoan zehar Saturnoren eraztunak eta haiek planetaren azalean egiten duten itzala ikusteko moduan izango dira.

  • Hilaren 10ean, 20:29tik 22:07ra bitartean (ordutegi ofiziala) Ganimedes eta Io aldi berean igaroko dira Jupiterren diskoaren aurretik.

  • Hilaren 24an, 24:00etan (ordutegi ofiziala), Kalistoren goi-konjuntzioa. Planetaren ipar-poloaren gainean izango da ikusgai.

Ilargia Urtarrilean

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,70º).
21:35 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulus izarrarekin 5,9º-ra.
04 Gutxieneko librazioa, longitudean (l = -6,56º).
05 03:59 Ilbehera.
20:12 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 0,6º-ra.
07 01:09 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,8º-ra.
  23:46 Goranzko nodotik pasatuko da.
08 23:13 Konjuntzio geozentrikoan Antares Scorpius izarrarekin, 5,9°-an.
10 10:31

Perigeotik (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena) igaroko da: 360.049 km.

11:35 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 2,8°-ra.
11 19:44 Ilberria. Ilberriak eta perigeotik igarotzeak dituzten eraginen konbinazioa dela eta, marea biziak izango dira.
13 11:55 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 6,4º-ra.
14 17:03 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 6°-ra.
16 Gehienezko librazioa, longitudean (l = 7,14º).
17 05:13 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,8°-ra.
18 23:45 Ilgora.
21 01:18 Beheranzko nodotik pasatuko da.
14:14

Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 4,7°-ra.

22 03:03

Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 0,5°-ra.

10:55 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.320 km. (perigeoan baino 45.271 gehiago).
11:35 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Aldebaran izarrarekin, 4º-ra.
27 04:39 Ilbetea (Otsoena).
Eguzkia atera aurreko unean sartu, eta Eguzkia sartu baino geroxeago aterako da.
28 Gehienezko librazioa, latitudean (b = 6,57º).
31 Gutxieneko librazioa, longitudean (l = -5,33º).
Planetak Urtarrilean

Merkurio (Behaezina hilabete honetan)

Hilaren 18an egongo da goi-konjuntzioan. Igoera zuzena, 18 eta 21 h bitartean. ‑24º eta ‑17º bitarteko deklinazioa. Sagittariusen hasiko du hila, eta Capricornusera igaroko da gero. Magnitudea –0,8tik –1,3ra aldatuko zaio.

Artizarra (Gauaren amaiera aldean bakarrik ikus daiteke)

Eguzkia baino ordu eta erdi lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta 40 minutu lehenago besterik ez hilaren 31n. Planeta hau goizean ikusteko azken egunak izango ditugu. Igoera zuzena, 17 h eta 20 h bitartean. ‑–2 eta –21° bitarteko deklinazioa. Ophiuchusen izango da, eta, gero, Sagittariusera aldatuko da. –3,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Marte (Gauaren hasiera aldean bakarrik ikus daiteke)

Hilabete-amaieran, Eguzkia baino ordu eta erdi geroago sartzen da. Gero eta zailago ikusten da mendebalde hego-mendebaldean, ostertzaren gainean. 20 h eta 22 h bitartean, igoera zuzena. –19º eta –14º bitarteko deklinazioa. Capricornusen hasiko du hila, eta, azkenik, Aquariusera igaroko da. 1,5eko magnitudeari eutsiko dio.

Jupiter (Gauaren lehen erdian areago ikus daiteke)

Hilaren 1ean Eguzkia sartu baino bi ordu eta erdi goizago ateratzen da, eta ekialde hego-ekialdean ikusten da, ostertzaren gainean. Hilaren 31n, hegoaldean egongo da, ostertza baino 60º gorago, gauaren hasieran. Pleiadeen, Aldebaranen eta Hiadeen artean egongo da. Apartak dira oraindik hura ikusteko aukerak. Igoera zuzena, 4:00etan. Deklinazioa, 21º. Hilabete osoan Tauron. Magnitudea emeki leunduko da –2,7tik –2,5era.
Hilaren 24an, 22:00etan, Kalisto satelitea planetaren ipar-poloaren gainetik pasatzen ikusi ahal izango da.

Saturno (Gauaren bigarren erdian ikus daiteke)

Eguzkia baino 5 ordu lehenago irtengo da hilaren 1ean, eta ia zazpi ordu lehenago hilaren 31n. Hilaren 30ean, Mendebaldeko Koadraturan egongo da, eta ostertzaren gainean 30 bat gradura ikusi ahal izango da, gauaren bukaera aldera. 19ºtik gorakoa da eraztunen makurdura. Planetaren azalean ikus daiteke haien itzala. Igoera zuzena, 14 h. -12º eta –13° bitartean, deklinazioa. Libran izango da hil osoan. Haren magnitudeak gora egingo du pixka bat, 0,6tik 0,5era.
Hilaren 3an, 19:32an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 11n, 21:28an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 19an, 19:19an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 27an, 21:00ean, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Gauaren hasiera aldean ikus daiteke)

Zerua poluziorik gabe dagoela, gauaren hasieran ikus daiteke hegoaldean, ostertzetik 40ºra. Igoera zuzena, 0 h. 1°ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,9ra txikituko zaio magnitudea.

Neptuno (Gauaren hasiera aldean ikus daiteke)

Tresna egoki batekin behatzeko moduan egongo da. Igoera zuzena, 22 h. –11°ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen. 8,0ra txikituko zaio magnitudea.

Urtarrileko beste efemeride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Asteartea. Eguerdian, 2.456.294. egun juliotarra hasiko da. Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira juliotarrak. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaligerrek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloa, 19 urteko ilargi-zikloa eta erromatar zergen 15 urteko zikloa, “erromatar indikzio” deiturikoa.
Egunak 9 ordu eta 3 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 9 ordu eta 54 minutukoa hilaren 31n.
Hileko azken egunean, lehenbizikoan baino 15 minutu lehenago aterako da Eguzkia, eta 36 minutu geroago ezkutatuko da.
02 Hilaren 2an, 04:38an, perihelioan izango da Lurra, 2013ko Eguzkitik hurbileneko puntuan: 0,983 UA edo 147.100.000 km. Eguna aldatu egiten da, urtarrilaren 1etik, (22:00 h) urtarrilaren 5era (08:00 h), Lurrak eta barizentroak (Ilargiarekiko masa-zentroa, hain zuzen) duten posizio erlatiboa gorabehera.
03 Kometario motako 2003 EH I asteroideari lotutako Kuatrantida izar uxoen gehienezkoa. Koadrantearen konstelaziotik datorkie izena (desagertua, gaur egun). Garai batean, Boötesen, Herkulesen eta Hartz Nagusiaren erdian zegoen.
17 C/1931 PI Ryves kometari lotutako Delta Kankridak izar uxoen gehienezkoa.
19 Eguzkia, itxuraz, Capricornus konstelazioan sartuko da (299,63°).
Astrologiaren arabera, Eguzkia Aquariusen sartuko da (300°).

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net