2020ko azaroa

2020KO AZAROKO EFEMERIDEAK

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Ordu bat gehitu behar zaio ordutegi ofiziala kalkulatzeko)

Edozein polotan dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura: 0 Km/h

Ekuatorean dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura, gutxi gorabehera: 1.668 Km/h

Donostian dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura, gutxi gorabehera: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

Begi hutsez:

- Azaroak 1: 16:00etan, Perseoko Algol izarren distira minimoa, bere magnitude 3,3 ingurukoa izango da. Gainerako minimoak hilaren 4an, 12: 00etan; 7an, 9: 00etan; 10ean, 06:00etan; 13an, 03:00etan; 16an, 00:00etan; 18an, 20:00etan; 21ean, 17:00etan; 24ean, 14:00etan; 27an, 11:00etan eta 30ean, 8:00etan, izango dira

- Azaroak 2: 05:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5 eta 4,4 artekoa izango da 5,366 egunean behin. Gainerako maximoak hilaren 7an, 14:00etan; 12an, 23:00etan; 18an, 07:00etan; 23an, 16:00etan eta 29an, 01:00etan, izango dira.

- Azaroak 4: 01:00etan, Zeifeidarraren  Eta Aquilae izar distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra artekoa izango da 7,177 egunean behin. Gainerako maximoak hilaren 11an, 05:00etan; 18an, 09:00etan eta 25an, 13:00etan, izango dira.

- Hilaren hasieratik aurrera Esne-bidea ikusi ahal izango da, Aurigatik, ipar-ekialdean, Sagitariora arte, hego-ekialdean.

- Hilaren 14tik aurrera hamabost egunez Zodiakal argia ikusi ahal izango da ekialde-hego-ekialde zerumugaren gainean, eguna argitu baino pixka bat lehenago.

Prismatikoekin edo teleskopioarekin:

- Azaroak 4: Io, Europa, Ganimedes eta Calisto ikusi al izango dira, ordena horretan, Jupiterretik mendebaldera.

Europa eta Gaminedes itxuraz elkarrekin egon ziren berezitasunarekin.

- Azaroak 13: Goizean, eguzkia irten eta hiru ordura, atmosfera garbiarekin, Ilargia eta Artizarra ikusi ahal izango dira, 5° tartearekin. Artizarra Ilargiaren eskuinean egongo da eta begi hutsez ikusiko da.

ILARGIA AZAROAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

Hilaren 2an: 10:21ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Pleiadeekin, 5,9ºra.

Hilaren 3an: 06:14ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Aldebaran izarrarekin, 4,5ºra.

Hilaren 4an: 02:39ean, goranzko nodotik igaroko da.

Hilaren 6an: 19:05ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Geminiko Polux izarrarekin, 3,8ºra.

Hilaren 8an: Gutxieneko librazioa longitudean (I = -7,4º).

Hilaren 8an: 13:46ean, Ilbehera.

Hilaren 11an, Gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,7º).

Hilaren 12an: 23:31ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Artizarrarekin, 2,8ºra

Hilaren 14an:11:43ean, Perigeotik, Lurrarekiko Distantzia txikienetik (357.837 km),igaroko da. Aurreko apogeoan baino 48.557 km gutxiago.

Hilaren 15an: 05:07ean Ilberria. Perigeoarekiko hurbiltasunak marea biziak eragingo ditu, ohi baino gogorragoak, itsasgoraren eta baxuaren artean 4,40 metroko diferentziarekin. Hori hilaren 14, 15 eta 16an gertatuko da.

Hilaren 17an: 00:06ean, beheranzko nodotik igaroko da.

Hilaren 19an: 09:43ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Jupiterrekin, 2,5ºra.

Hilaren 19an: 15:52ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Saturnorekin, 2,8ºra.

Hilaren 20an: Gehieneko librazioa longitudean (l= -7,5º).

Hilaren 22an: 04:45ean, Ilgora.

Hilaren 24an: Gehieneko librazioa latitudean (b= 6,9º).

Hilaren 25an: 23:39ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Marterekin, 4,5ºra.

Hilaren 27an: 00:29ean, Apogeotik,  Lurrarekiko Distantzia handienetik (405.894 km),igaroko da.. Aurreko perigeoan baino 48.057 km  gehiago.

Hilaren 29an: 16:38ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Pleiadeekin, 5,9ºra

Hilaren 30an: 09:30ean, ilbetea

PLANETAK AZAROAN (Lurraren abiadura orbitala: 107.280 km/h)

Merkurio (Hilaren 3tik aurrera gauaren amaieran ikusgai) Batez besteko abiadura orbitala 172.440 Km/h. Ekialde-hego-ekialde ostertzetik irtengo da eguzkia baino ordu eta erdi lehenago. Hilaren erdialdean zerumugatik 10°ra igoko da eguzkia irten baino 45 minutu lehenago, Artizarretik behera eta ezkerretara jarriko da. Hilaren 3an amaituko da atzeraeraginezko (erretrogradazioa) zikloa. Hilaren 1an 09h 59m-ko igoera zuzena eta -10°36´-ko deklinazioa izango ditu; 30an, berriz, 15h 39m-ko igoera zuzena eta 18°47´-ko deklinazioa. Hilabetearen hasieran Virgon egongo da, gero Librara pasatuz. Bere magnitudea 1,9tik -0,8ra igoko da.

Artizarra (gauaren amaieran ikusgai) batezbesteko abiadura orbitala 126.000 Km/h

Hilaren 1an ekialde-hego-ekialdeko ostertzetik aterako da eguzkia baino hiru ordu lehenago, 30an bi ordu eta erdi lehenago. Hilabetearen amaieran, ostertzetik 15°ra baino ez da igoko, eguzkia irten baino ordubete lehenago. Beraz, gero eta zailagoa izango da behaketa. Hilaren 1an 12h 19m-ko igoera zuzena eta -0º17’-ko deklinazioa izango ditu, eta hilaren 30an 14h 33m-ko igoera zuzena eta -13º16’-ko deklinazioa. Ia hilabete osoa Virgon egongo da, Libran amaitzeko. Bere magnitudea -4an mantenduko da.

Hilaren 13ko goizean begi hutsez ikusi ahal izango da ilbeheraren ondoan.

Marte (gauerdi ondoren, 3 ordura arte ikusgai) batezbesteko abiadura orbitala 86.760 Km/h

Arratsaldearen amaieran, ekialde-hego-ekialde ostertzean ikusi ahal izango da, eta gauaren lehen erdian baino gehiagotan Jupiterren distira biziarekin ikusi ahal izango da. Baina distira gutxituz joango da hilabetean zehar, horrela, behaketa aukerak murriztuz joango dira udazkenean zehar. Hila honetan amaituko da atzeraeraginezko (erretrogradazioa) zikloa eta, itxuraz, ekliptikaren ekialderantz mugitzen jarraituko du hurrengo bi urteetan. Hilaren 1an 01h 02m-ko igoera zuzena eta 4º43’-ko deklinazioa  izango ditu, eta hilaren 30an 01h 01m-ko igoera zuzena eta 6º25’-ko deklinazioa. Hilabetea osoa Piscisen egongo da. Bere magnitudea  -2,1tik -1,4ra jetsiko da.

Jupiter (gauaren hasieran bakarrik ikusgai) batezbesteko abiadura orbitala 47.160 Km/h

Gauaren hasieran hego-ekialdetik 20°ra egongo da. Hilaren 1ean eguzkia sartu eta lau ordu eta erdira ezkutatuko da; 30ean, aldiz,  hiru ordu eta erdira. Hilabetea aurrera egin ahala, bere behaketa gero eta zailagoa izango da. Hilaren 1an 19h 30m-ko Igoera zuzena eta -22º17´-ko deklinazioa izango ditu. Sagitarion aurkituko dugu hilabete osoan. Bere magnitudea -2,2tik -2,0ra jetsiko da.

Saturno (gauaren hasieran bakarrik ikusgai) batezbesteko abiadura orbitala 34.560 Km/h

Eguzkia sartu bezain pronto hego-hego-ekialdeko ostertzean ikusi ahal izango da, Jupiterren ekialdean, bere magnitudea askoz txikiagoa izango den arren. Behaketak gero eta zailagoak izango dira, batez ere zurrunbilo atmosferikoak kontuan hartuta. Hilaren 1an 19h 52m-ko igoera zuzena eta ­21º26’-ko deklinazioa izango ditu. Sagitarion egongo da hilabete osoa. Bere magnitudeak 0,6an mantenduko da.

Hilaren 08an, 16:14tan, Titanen gehieneko elongazioa Saturnoren ekialdean.

Hilaren 16an 18:36tan, Titanen gehieneko elongazioa Saturnoren mendebaldean.

Hilaren 24an 16:16tan, Titanen gehieneko elongazioa Saturnoren ekialdean.

Urano (ia-ia gau osoa ikusgai) batezbesteko abiadura orbitala 24.480 Km/h

Ekialdeko ostertzean agertuko da gauaren hasieran eta 58°ra pasako da gure meridianotik. Begi hutsez ikusteko magnitudearen mugan aurkituko da, argi kutsaduratik libre eta ilun diren lekuetatik ikus ahalko da. 2021ko urtarrilean amaituko den atzeraeraginezko (erretrogradazioa) zikloan jarraituko du. Hilaren 1an 2h 20m-ko Igoera zuzena eta 13º29’-ko deklinazioa izango ditu. Hilabete osoa Ariesen egongo da. Bere magnitudea  5,7an mantenduko da.

Neptuno (gauaren lehen erdialdean ikusgai) batezbesteko abiadura orbitala 19.440 Km/h

Gure meridianotik 40° gradu ingurura igaroko da, eguzkia sartu eta hiru ordura. Hilaren 29an bukatuko den atzeraeraginezko (erretrogradazioa) zikloan  jarraituko du. Hilaren 1an 23h17m-ko igoera zuzena eta -5º48’-ko deklinazioa izango ditu. Akuarion jarraitzen du. Bere magnitudea 7,9ra jaitsiko da.

AZAROAREN BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1ean, igandean: eguerdian hasiko da Juliano eguna, 2459155 zk. (Jose Scaligerrena, aitaren omenez)

- Azaroaren 1ean: eguna 10 ordu eta 36 minutukoa izango da, eta 30ean, 9 ordu eta 14 minutukoa.

- Hilaren 3an: Denbora-ekuazioak urteko bigarren maximo negatiboa lortuko du: -16m 28S

- Hilaren 12an: Lurrak 3,3 urte periodo duen “2p Encke” kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du. Kometa ekainaren 25ean igaro zen azken aldiz periheliotik. Iparraldeko Taurida iheskorrak izango dira, Pleiadetan erradiantea izanez

- Hilaren 17an: Lurrak 33,2 urte periodoa duen “ 55P Tempel-Tuttle” kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du. Azken transitoa 1998an izan zen. Leonidak izeneko izar iheskorrak dira.

- Hilaren 21an, astrologiaren arabera, eguzkia Sagitario konstelazioan sartuko da (240º). Baina, “Zodiakoaren zeinuek”  dituzten mugak eta izen bera daramaten zodiakoko konstelaziokoak ez datoz bat

- Hilaren 23an, 04:27tan, eguzkia, itxuraz, Eskorpioi konstelazioan sartuko da (241,3º).

- Hilaren 29an, 16:34tan, eguzkia, itxuraz, Ofiuko konstelazioan sartuko da (247,9º).

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net