Androsace cantabrica eta Androsace pyrenaica ezagutu Prioconex proiektuaren bitartez

2021/02/15

Kontserbaziorako interes handiko bi espezie dira.

Petrocoptis generoarekin hasi eta gero,   PRIOCONEX proiektuaren beste bi protagonistak ezagutzeko momentua iritsi da¡, Androsace cantabrica eta Androsace pyrenaica espezieak alegia.

Androsace espezie ugari dituen generoa da eta horietako asko lurralde mugatuetan hazten dira.

Androsace cantabrica

Landare hau 2000 metrotako altueran hazten da palentziako, kantabriako eta leongo mendizerretan.  Aldaketa klimatikoaren erruz landare honen habitata txikitzen ari da eta espeziearen biziraupena mehatsuan aurkitzen da.

Androsace pyrenaica

Soilik Erdi Pirineoko harrietan hazten den landarea da.  Bere populazioetan 1500 metroko altuerako aldea dago eta horregatik Pirinioko mendi tontor altuenetan nahiz basoetako harrietan, Munian adibidez, aurki daitezke.

Androsace generoko landareak ernaltzeko zailtasunak dituzte eta beraz, ernetzeko protokoloak ondo egitea oso garrantzitsua da germoplasma bankuetan ex situ egiten den kontzerbaziorako

Baina espezie hauek altxorrak gordetzen dituzte eta  interes zientifiko handia dute.  Ikusi hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net