Ikerketa-ildoak

1. Herbarioa eta ARAN datu-basea mantendu eta kudeatu

Gipuzkoan jada galdutako Silene uniflora subsp. thorei-ren plegu zahar bat.

Gipuzkoan jada galdutako Silene uniflora subsp. thorei-ren plegu zahar bat.

ARAN herbarioa Euskal herri eta lurralde mugakideetako floraren ezagutza biltzeko sortu zen Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Saila eratu zenean. Egun, 80.000 plegu ditu, guztiak ere HERBAR programaren bidez informatizatuak.

ARAN Herbarioa bere lurralde geografikoko bilduma garrantzitsuenak biltzen dituen AHIMeko (Herbario Iber-Makaronesikoen Elkartea, www.ahim.org). Gainera, GBIFen (Global Biodiversity Information Facilityren) hornitzailea da. GBIF 10 urtean Interneten munduan ezagutzen diren organismo bizi ezagunei buruzko informazioa dohainik jartzeko nazioarteko ekimena da.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren finantzaketaz, egun ARAN herbarioaren eta Aranzadi liburutegiaren datu ugari dauzkan Flora Baskularraren Datu Base bat sortzen lan egin genuen, eta guztira bi iturrietatik erauzitako 219.644 erreferentzia bildu. Kopuru horrek EAErako argitaratutako aipu bibliografikoen eta ARAN herbarioko pleguko datuen % 70 inguru esan nahi du.

Gainera, datu-baseetan eta herbarioan burututako lanek garrantzi handiko beste argitalpen batzuk eman dituzte, hala nola, “Claves ilustradas de la Flora de País Vasco y territorios limítrofes” eta “Árboles y arbustos de Euskal Herria”, artikulu zientifiko ugari ez ezik.

Aurkibidera itzuli

2. Landare-paisaiaren dinamika monitorizatu eta modelatu

Landare-paisaia

Landare-paisaia

Gure paisaia osatzen duen landare-estaldurak hainbat aldaera izan ditu denbora aurrera joan ahala. Aldaera horiek landare-formazioen dinamika naturalari lotuta egon daitezke edo, kasu gehienetan, gizakiaren zeharkako edo zuzeneko ekintzari.

Gure landare-ondarearen kudeaketa iraunkor baterako, landare-paisaiaren eta lurzoruaren aldaketaren neurria, izaera eta erritmoa zehaztu behar da, etorkizunean gerta daitezkeen aldaketa kaltegarriei erantzuna eman (egoki ikusten denean) edo prebenitzeko. Kontuan izan behar da landare-estalduraren espazio-denborako aldaketa karakterizatzea eta monitorizatzea, hain zuzen, natur ingurunearen egungo eta etorkizuneko kalitatea zehaztu eta aurresateko adierazle biologiko nagusietako bat dela. Helburu hori asmotan hartuta, 2009tik, Aranzadi ZE EAEko landare-paisaiaren eta lurzoruaren denbora-dinamika monitorizatzen ari da.

Habitatari dagokionez, azken 5 urteotan (2005etik), interes komunitarioko mendi-larreen aireko ekoizpen primarioari buruzko etorkizuneko aurreikuspen-ereduak elikatuko dituzten datuak biltzen joan gara; hil eta urte arteko aldaerak eta abeltzaintzaren ondorioak aztertu ditugu, eta ekoizpen hori klima-datuekin erlazionatu. Gainera, 2010ean, EAEko interes komunitarioko 11 kosta-habitaten kontserbazio-egoeraren metodologia eta lehen ebaluazioa prestatzen hasi gara.

Aurkibidera itzuli

3. Flora exotiko inbaditzailearen jarraipena egin eta suntsitu

Baccharis halimifolia Bidasoako uharteetan

Baccharis halimifolia Bidasoako uharteetan

Landare inbaditzaileak ez dira prozesu berriak, aspalditik gertatu dira mundu osoan, baina azken mendeetan bizkortu egin dira, mundu zabaleko arazo bat bihurtzeraino. Espezie aloktonoen inbasioa bertako espezieen kontserbaziorako arrisku handietako bat da UICNren (Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batasunaren) arabera, Munduko Biodibertsitaterako bigarren arriskua habitat-suntsipenaren ondoren.

Espezie Arrotz Inbaditzaileen Europako Estrategiak (EEI) Europako Biologia Dibertsitatearen eta europarren ekonomiaren zein ongizatearen gaineko inpaktuak arintzea du helburu, inbasio berrien prebentzioaren, dagoeneko errotu direnak suntsitzearen eta jada suntsitu ezin diren espezieek eragindako inpaktuak arintzearen bidez. Halaber, inbasioak eragozteko eta horiek legez zein politikaz arautzeko espezie aloktonoen zerrendak berehala edukitzeko premia uzten du agerian.

Aranzadi ZE EAEko espezie aloktonoen zerrenda bat sortzen ibili da azken urteotan (ARAN datu-basearen barruan), eta suntsipen-lehentasunak definitzeko oinarri izan daitezke. Espezie inbaditzaileen banaketa eta zerrendari buruzko informazio-biltze lanez gain, ibai-ingurunea leheneratzearren, Fallopia japonica eta Helianthus tuberosus espezie inbaditzaileak suntsitzeko protokoloa sortzeko Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko lankidetza da nabarmentzekoa. Halaber, Fallopia japonica, Buddleja davidii eta Cortaderia selloana espezie inbaditzaileen Donostialde, Oarsoalde eta Bidasoa eskualdeetako kartografia egin dute

Aurkibidera itzuli

4. Arriskupeko flora kontserbatu eta kudeatu

Sorbus hybrida

Sorbus hybrida

Hugueninia tanacetifolia

Hugueninia tanacetifolia


Hibiscus palustris

Hibiscus palustris

Floraren kontserbazioa eta kudeaketa Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoaren Eusko Jaurlaritzaren argitalpenak zehazten du, Jaurlaritza baita ingurumen-gaietako araudiak prestatzeko organo eskumenduna. Katalogo hori 80 eta 90eko urteetan, lurraldeko flora baskularren espezieak ezagutzeko Aranzadi ZEko botanikoek, besteak beste, egindako lanaren fruitu da. Katalogo Proposamena eta Katalogoa bera mehatxatutako florari buruzko geroko lanetarako oinarri-dokumentuak izan dira.

Aranzadi ZEko Botanika Sailak, hastapenetik, ildo horretan dihardu lanean zuzenean edo zeharka, baina azken bosturteko honetan eman dio arreta berezia, 80 eta 90eko urteetan egindako lanari berriro lotuz. 2009. urtean, “EAEko Flora Baskularraren Zerrenda Gorria” ondu genuen Arabako Natur Zientzien Museoko, Sestaoko Natur Zientzien Elkarteko eta Euskal Herriko Unibertsitateko kideekin batera. Espezieen zerrenda hau EAEn arriskupean dagoen floraren kudeaketan jarraitu beharreko egungo ibilbide-orria da, eta “CR (Iraungitzeko Arrisku Kritikoan) katalogatutako 28 landare-espezie baskularretarako Berreskurapen Planak” proiektua izan du emaitzatzat.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundirako egiten ari garen lana da nabarmentzekoa, 2006. urtean hasitakoa. Hainbat ekimen egiten ari gara, adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoako Landare Germoplasmaren Bankua sortzea edo espezieak eta bertako habitata (Carex hostiana, Menyanthes trifoliata, Arnica montana eta Daphne cneorum) babesteko kudeaketa-neurriak garatzea.

Gainera, Aranzadi ZE Landareak Kontserbatzeko Biologiaren Espainiako Elkarteko (SEBICOPeko) kide da, Estatuko baso-landareak kontserbatzeko ahalegina egiten dutenen kezkak eta interesak bil ditzakeen elkarte zientifikoa. Saileko hainbat kidek 2008ko Espainiako Flora Baskularraren Zerrenda Gorria eta Arriskupeko Flora Babesteko Sare Kantabrikoaren Proiektuan (SEBICOPen integratuta) parte hartzen dute egun. Halaber, 2009an, Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurune Ministerioak garatutako Arriskupeko Floraren Atlas (AFA) proiektuan parte hartu genuen, Soldanella villosa kantauriko endemismoari dagokion fitxa prestatuz.

Aurkibidera itzuli

5. Habitat autoktonoak kontserbatu eta kudeatu

Kostako habitatak

Kostako habitatak

Basoak

Basoak


Larreak

Larreak

Habitat autoktonoak kontserbatu eta kudeatzeari buruzko lanak habitat oso desberdinetara bideratu dira azken urteotan: kostako habitatak, larreak, hezegune kontinentalak eta basoak.

Lan horien artean aipatzekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako LIFE+ Nature and Biodiversity proiektua, helburu orokortzat duela zuhaitz lepatuek bere baitan gordetzen duten biodibertsitate saproxilikoa ezagutzea; aldi berean, lepatu zaharrak leheneratzeko eta berriak sortzeko ekintzak egingo dira. Horrelako zuhaitzek kulturaren zein ekologiaren aldetik duten garrantzia ikusita, interesgarria izango litzateke gaiari buruzko proiektuak EAEko lurralde osora hedatzea.

Gainera, aipatzekoa da horrelako zuhaitzek urteak daramatzatela lepatu gabe eta, ez ekinez gero, nabarmen jaitsiko litzateke zuhaitz-kopurua, eta haiek hainbeste behar dituen fauna saproxilikoa galduko litzateke. Proiektu honen aurretik, Oialekuko pagadiko LIFE Aiako Harrian parte hartu genuen 2005-2009 aldian.

Beste kudeaketa-lan bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketaz Larraitzeko Cladium mariscus zingira birsortzea da (Aralarko Natura Parkea). 
Kostako eta mendi-larreko lanak landare-paisaiaren dinamika monitorizatzeko eta modelatzeko ildo estrategikoari lotuta daude.

Aurkibidera itzuli

6. Basa flora ex situ kontserbatu

Ernatze-probak (Fraisoro).

Ernatze-probak (Fraisoro).

Materiala silize- geldun tutuetan gorde (Fraisoro)

Materiala silize- geldun tutuetan gorde (Fraisoro)


Hazitik lortutako Ephedra fragilisen landaretxoa (Fraisoro)

Hazitik lortutako Ephedra fragilisen landaretxoa (Fraisoro)

Landareño-materialean oinarrituz landutako Arnica montana eta Cirsium heterophyllum landareak (Fraisoro)

Landareño-materialean oinarrituz landutako Arnica montana eta Cirsium heterophyllum landareak (Fraisoro)

Epe luzean landare-laginak gordetzeko Germoplasmaren Bankuaren kontzeptua sortzea nahiko berria da. Lehen Landare Germoplasmaren Bankua sortzea, zentzu hertsian, Nicolai Vavilov errusiar agronomoari egozten zaio, joan den mendeko hogeiko urteen erdialdera.

Gure lurraldean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landare Germoplasmaren Bankua (BGVG) 2008ko uztailean inauguratu zen ofizialki, martxan jartzeko lanak Aranzadi ZEk bultzatuta bi urte lehenago hasi ziren arren. Aranzadi ZEn diseinatu ziren ezaugarriak, beharrizan materialak, lan-plana eta kontserbazio-lehentasunak. 2006tik 2010era, Aranzadi ZEko kideek arriskupeko espezie-haziak (gehienak) bildu dituzte kontserbatzeko, eta lehen bideragarritasun- eta ernatze-azterketak hasi dira. Germoplasmaren bankua diseinatzeko, administrazioak dauzkan askotariko azpiegiturak integratzen indar berezia jarri da, Fraisoroko Ingurumen eta Nekazal Laborategiak, Aiako Iturraran Lorategi Botanikoak eta Usurbilgo Arizmendi Haztegiak garatu beharreko lanak koordinatuz. Horrekin guztiarekin, BGVGren azken helburua kantauri-eremuan flora kontserbatzeko erreferentziako banku bihurtzea da.

Aurkibidera itzuli

7. Biodibertsitatea eta tokiko administrazioentzako natur ingurunearen kudeaketa-planak proposatu

Hostozabal autoktonoak landatuz, baso autoktonoa leheneratu

Hostozabal autoktonoak landatuz, baso autoktonoa leheneratu

Udalerri- eta eskualde-mailan eta zer esanik ez eremu handiagoetan biodibertsitatea kudeatzea urrun dago artean integrazioaren ikuspegi batetik konpondua izatetik. Biodibertsitate biologikoa bereziki kaltetua atera daiteke bere baitan hartzen dituen habitataren alterazioaren, murrizketaren eta galeraren ondorioz. Horri dagokionez, lurraldean egoki kontserbatutako natur habitaten portzentajeak jatorrizko naturaren gordelekuak izan ohi dira.

Beraz, dibertsitate biologikoari eskaintzen dizkioten bitartekoetan eta, biodibertsitatearen adierazle, arriskupean edo zaurgarriak diren flora- eta fauna-espezieen presentzian oinarrituz, biodibertsitatearen kontserbazioari buruz erradiografia bat bailitzan informazioa ematen duten lanak ezin bestekoak dira aztertu beharreko enklabearen natur ondarea ezagutzeko orduan.

Enklabe eta lurraldeen oinarrizko informazioari buruzko azterlan horiek era desorekatuan egin dira: toki batzuetan, natur inguruneari buruzko ezagutza onargarria den arren, beste batzuetan ia ez dago informaziorik. Egoera desberdin horiek biodibertsitatea analizatzen duten azterlanen bidez berdindu behar dira. Gainera, informazio-gabezia dela eta, maiz natur edo paisaia-balio handiko elementuak galdu egiten dira horretaz inor jabetu baino lehen.

Horregatik, biodibertsitatearen analisiei buruzko azterlanak ibilbide-orri bat izan behar dira administrazioek natur eta paisaia-ondarea babestera bideratutako lanak egin ditzaten eta, era horretan, biodibertsitatearen kontserbazioa bermatzen duten kudeaketa-planak prestatu eta burutu ditzaten.

Aurkibidera itzuli

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net