Etnobotanika

Historian eta historiaurrean botanikak gizakiarekin izan dituen harremanak ikertzen dituen zientziari etnobotanika deitzen zaio. Bere landa-erresuman sartzen dira bakteriak, alga berde-urdinak eta goi mailakoak, goroldioak, iratzeak eta gainerako landare loredunak. Atal honetako kideek Euskal Herriko eta inguruetako landareak biltzen jardun dute, horien erabilera etnobotanikoa ikertzeko eta ezagutzeko.

Daniel Pérez da atal honen zuzendaria. Landareei eta haiei lotutako laboreei eman dakizkiekeen askotariko erabilgarritasunak aztertzen ditu. Londreseko farmazia-sailarekin, Madrilgo Lorategi Botanikoarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin dihardu lankidetzan, eta euskal labore etnobotaniko gehienak deskubritu ditu.

Botanikako aditu honek ikastaro praktikoak antolatu ohi ditu gure paisaietan aurki ditzakegun landareei eman dakizkiekeen askotariko erabilgarritasunak erakusteko.

Kontaktua: etnobotanika@aranzadi.eus

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net