Manuel Laborde

(Tolosa 1899 ↔ 1993)

Tolosan jaioa. Aralarko Adiskideak-eko aurrenetako kidea eta Aranzadi Zientzi Elkartearen sortzailekidea izan zen (lehenbiziko zuzendaritza-batzordean hartu zuen parte).

Tomas Atauri aurreneko lehendakariarekin oso harreman onak izan zituen, baita Jesus Elosegui aurreneko idazkariarekin ere. Bergaran, EHAEan, Elhuyarko Fausto eta Jose anaientzat, ikerketa-lan ugaritan hartu zuen parte, wolframio edo tungstenoaren aurkikuntzaren inguruan.

1952an, esku-hartze erabakigarria izan zuen, Euskal Herriko Adiskideak-eko Ziriquian-Gaiztarrorekin eta Jesus Eloseguirekin batera, Jose Miguel Barandiaran Saratik mugaz honaindi itzul zedin. Harekin eta Manuel Lekuonarekin oso harreman estuak izan zituen.

Industria Ingeniaritza, publizista eta letra-gizona izaki, batez ere ondoko gaiak izan zituen aztergai: geologia, meatzaritza, historiaurrea, etnologia, burdinolak eta metalurgia. Gai horietaz kazeta-lan eta kolaborazio ugari argitaratu zituen erakunde eta aldizkari askorentzat, besteak beste, Muniberentzat. Lan ugariren artean, disko-formako hamabi estela berrien erakusketa prestatu zuen, denak Gipuzkoako probintzian aurkituak, “Jose Miguel Barandiaren omenez” (Bilbo, 1964).

Hainbat trikuharri, disko-formako hamabi estela eta Marizulo historiaurreko haitzuloa aurkitu zituen. Gogotsu aritu zen lankidetzan Jose Miguel Barandiaranekin, Manuel Lekuonarekin, Jesus Eloseguirekin, Tomas de Ataurirekin eta Jesus Altunarekin.

1963an, Bilboko Industri Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan, Teknologia Nuklearrerako departamenduko batzorde exekutiboko kide izendatu zuten. 1969az geroztik, Lucas Mallada ikerketa geologikoetarako Erakundean Batzorde Teknikoko kide izan zen. Wolframioaren aurkikuntzari buruzko hainbat lan egin zituen.

Izadiaz, nekazaritzaz, filateliaz, ikonografiaz, margolaritzaz eta arte grafikoaz maitemindurik, Pio Caro Barojaren “Gipuzkoa” erreportajeari egin zion ekarpena funtsezkoa izan zen.

Eusko Ikaskuntzako aurrenetako kidea ere izan zen. 1978tik 1980ra, Zientzia Fisiko eta Kimikoen eta Matematikako departamenduaren lehendakaria izan zen aipatu erakundean, hain zuzen. 1988an, “Manuel Lekuona” saria irabazi zuen.
Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko Ohorezko adiskidea izaki, 1984an omenaldi bat egin zioten Azkoitiko Insausti Jauregian.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net