“Salamanco Chico” hobian lehen errepresaliatuen gorpuzkiak atera dira

2021/11/15

Franquismo garaiko 20 pertsonen gorpuzkiak agertu dira Feriako hobian.

Paco Etxeberriak aurkezpenean sei pertsona ezberdinen gorpuzkiak aurkitu dituztela dio Badajozen dagoen Feria herriko “Salamanca Chico” deitzen den putzuan. Aranzadiko taldea 1936ko udaran desagertu ziren 20 pertsonen gorpuzkiak bilatzen ari da, “linean dagoen putzua da, arrokan sartuta dagoena, alegia horizontalean kokatutak dauden galeriaz osatuta dago eta leku horretan bertan berreskuratu ditugu orain arte ditugun gorpuzki guztiak. Lan horretan jarraituko dugu eta espero dugu 20 pertsona ezberdinei dagozkien gorpuzkiak ateratzea.

lurpetik 30 metrotara

Asier Izagirrek eta Tito Agirrek harri handiak zulatzen dituzte lurpean zehar bidea egiten jarraitzeko. Baina, aurrera egin ahala, putzua urez betetzen da, eta indusketari utzi behar diote, ura kanpoan ponpatzeko. “Mendi magaletik jeisten den  uretatik hornitzen da putzua eta beraz, ur filtrazioa etengabekoa da”, azaltzen zuen Izagirrek. Zulo barruan zabor ugari aurkitu dute gorpuzkiak egon zitezkeen zuloaren sarrerara iritsi arte eta bertan dauden arroka erraldoiak kendu behar izan dituzte. “Gure iritziz ondo goaz lanarekin. Leku honetan bertan erail zituztenen gorpuzkiak berreskuratzera etorri gara, eta momentuz 6 pertsonenak aurkitu ditugu. Aurkikuntza honek, aurrera jarraitzeko indarra ematen digu”.

Fuente: Canal Extremadura

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net