Ikerketa-ildoak

Etengabeko Ikaskuntzako Programa – Comenius (Eskola Hezkuntza) COMENIUS Programaren Proposamena. Memoria Historikoa eskoletan sartzeko metodologia. Europako proiektua.

Gidaria: Aranzadi
SEMEko bazkideak: Futura Spa (Italia). Prestakuntzako Elkarte Publikoa (SEME). Historia Militarreko Museoa (Britainia Handia). Stiftelsen Arkivet (Norvegia). Memoria Historica Fundazioa (SEME). Pozdameko Unibertsitatea (Polonia)
Laburpena: Denon memoria gertakari historiko jakin batzuk bizi zituzten norbanakoen oroitzapenen multzoa da. Gehienetan, memoria hori ez da testu-liburuetan agertzen, ezta eskola-curriculumetan ere, baina herri baten iragana zein oraina ulertzen laguntzen digute. Gure gizartearen memoria historikoa berreskuratu behar dugu, eta gazteei adierazi, bizi diren gizartea hobe uler dezaten.

Espainian desehortzitako hobi komunei buruzko dokumentuak kudeatzeko datu-basea. Presidentetza Ministerioaren egitasmoa.

Gidaria: Aranzadi
Laguntzaile: Ondorengo unibertsitate eta ikerketa-zentroetako auzitegi-profesionalak, Direcció General de la Memòria Democràtica, Galiziako Lege Medikuntzako Institutua, Kultura Saila – Extremadurako Junta, Labgenetics (Madril), Paleolab (Valentzia), Grupo Geotransfer, Instituto de Estudos Miñoranos, Euskal Herriko Unibertsitatea, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, UABeko Zelulen Biologia eta Genetikako Laborategia, Burgosko Unibertsitatea.

Helburuak

  • Espainian 2000. urtetik gaurdaino egindako desehorzketa guztiei buruzko informazioa daukan datu-basea ondu.
    Datu-basea diseinatua izan da eta funtzionamendu egokia du.
  • Informazio, alegia, askotariko informazio berezi guztiak datu-base bidez erraz erabiltzeko formatu batean integratu.
    Gaurdaino Espainian egindako desehorzketen ia erdiari buruzko informazioa sartu ahal izan dugu, eta ikerketa-fase bakoitzari dagokion PDF txostena erraz eskura daiteke.
  • Informazio hori interesatu guztiek erabili eta kontsultatzeko modua eman, Presidentetza Ministerioak xeda ditzakeen arteztarauen arabera erabilgarritasun publikokoak diren aldetik.
    Datu-basearen formatuak ikertzaileek informazioa eskuratzeko modua ematen du.

Eskuratutako emaitzak

Gaurdaino dokumentuak kudeatzeko datu-base bat ondu dugu eta, bertan, gerra zibilean desehortzitako 94 hobiri buruzko informazioa sartzen ari gara.
Datu-base horretan, burututako ikerketei buruzko informazio osoa integratzen da eta, batez ere, haren bitartez, ondutako askotariko txosten teknikoetara sar daiteke.
Formatu horren bidez, ikertzaileek informazio hori eskuratu ahal izango dute, baita era askotako kontsultak egin ere.

Konklusioak

Gaurdaino proiektuaren askotariko faseak aurreikusitako epeetan garatu dira, eta asmotan zen lanaren ia erdia burutu ahal izan da. Horrenbestez, zeregin horretan jarraitu behar dugu harik eta gaurdaino egindako txosten teknikoetako informazio osoa biltzen dugun arte.
Edonola ere, datu-basean diseinatutako formatuak Gerra Zibileko hobiei buruzko ikerketetan sortutako informazio osoa erraz eskuratzearen finkatutako helburuak betetzen ditu jada.
Horrela bildutako informazioari esker, uneko txosten teknikoen sakabanaketaren arazoa gaindituko dugu eta, hartara, askotariko lantaldeek egundaino burututakoaren benetako informazioa eskura izango dugu.

Euskal Autonomia Erkidegoan desagertutako pertsonen ikerketa Eusko Jaurlaritzako Justizia Saila

Gidaritza: Aranzadi
Laguntzaile: Euskal Herriko Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea.

Helburuak

Gerra Zibilean eta frankismoan desagertutako pertsonak ikertu.

  • Dokumentu-iturriak baliatuz, historia aztertu.
  • Jazoerei buruzko lekukotzak bildu.
  • Aztarnak berreskuratzeko arkeologia-lana egin.
  • Aztarnen azterketa antropologikoa egin.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net