2013ko abuztua

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, Ilbehera fin bat ikus daiteke Hiadeen eta Pleiadeen artean.
  • Hilaren 1ean, 08:00etan, Perseusko Algol izar aldakorraren distira minimoa; 3,3tik 2,1era aldatzen zaio magnitudea. Hilaren 4an, 7an, 9an, 12an, 15ean, 18an, 21ean, 24an, 27an eta 30ean izango dira beste minimoak.
  • Hilaren 4an, gauaren amaieran, ekialde ipar-ekialdeko horizontearen gainean ikusi ahal izango dira Ilargia, Jupiter, Marte eta Merkurio. Bai eta Geminiko Castor eta Polux izarrak ere.
  • Hilaren 4an, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 12an, 19an eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 5etik 12rako astean Ilberria dugu, eta aukera bikaina izango dugu Esne Bideari behatzeko, argi-poluzioak eragozten ez duen tokietan.
  • Hilaren 5en, 23:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5.366 egunean behin. Hilaren 11n, 16an, 22an eta 27an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 9an, gauaren amaieran, Jupiter, Marte eta Merkurio lerrokatuta ikusi ahal izango ditugu ekialde ipar-ekialdeko horizontearen gainean.
  • Hilaren 12an, Pertseida izeneko izar iheskorren maximoa. 109P Swift-Tuttle kometarekin batera agertzen dira (134,6 urteko periodoa du), eta 1992ko abenduan izan zen haren azken iragaitea. Aztarna luze, distiratsu eta iraunkorrak utzi ohi dituzte. Batzuk benetako bolidoak dira, eta Artizarrak baino magnitude handiagoa dute. Ilargia ilgoran hasi berria da, eta gauaren hasieran bakarrik ikusi ahal izango dira ondo.
  • Hilaren 28an, egunsentia baino lehentxeago, Ilbeherak Hiadeen eta Pleiadeen arteko bidea egingo du.

Teleskopioarekin:

  • Saturno ikusteko moduan izaten jarraituko dugu. Baina gauaren hasiera aldean bakarrik.
  • Hilaren 12an, Ilgoraren gutxieneko librazioa longitudean aprobetxatuz, krater hauek ikus daitezke Banalerroan zehar: Aristoteles, Eudoxus, Julius Caesar, Abulfeda, Geber, Maurolycus eta Clairaut.
  • Hilaren 20an, ia bete den Ilargiaren gutxieneko librazioa latitudean aprobetxatuz, krater hauek ikus daitezke Banalerroan zehar: Pitagoras, Babbage, Grimaldi, Bailly eta Jentila. 
  • Hilaren 25ean, Ilbeheraren gehienezko librazioa longitudean aprobetxatuz, krater hauek ikus daitezke Banalerroan zehar: Atlas, Herkules, Macrobius, Goclenius, Colombo, Rheita, Steinheil eta Boguslawsky.
Ilargia abuztuan

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 11:50 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Aldebaran izarrarekin, 3,2º-ra.
03 08:33 Apogeotik pasatuko da Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.851 km (aurreko perigeoan baino 47.430 gehiago).
03 22:57 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 4°-ra.
04 10:05 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 5,2º-ra.
05 06:49 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 4,3º-ra
06 21:52 Ilberria.
09 22:05 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 4,8°-ra.
12 09:06 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 0,6º-ra.
Gutxieneko librazioa longitudean (l = 5,90º).
13 06:48 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,8º-ra.
16:19 Beheranzko nodotik pasatuko da.
14 10:57 Ilgora.
15 16:14 Geozentrikoan Scorpiuseko Antares izarrarekin, 7°-ra.
19 01:28 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 362.271 km (aurreko apogeoan baino 43.580 gutxiago).
20 Gutxieneko librazioa latitudean (b = 6,52º).
21 01:45 Ilbete Gorria. Ekialdeko horizontetik ateratzen da Eguzkia sartzeko unean, eta mendebalde hego-mendebaldean desagertzen da hilaren 22ko egunsentia baino minutu batzuk geroago.
25 Gehienezko librazioa longitudean (l = 6,85º).
26 08:22 Goranzko nodotik pasatuko da.
27 23:17

Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 5,8°-ra.

28 09:36 Ilbehera.
19:54 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Aldebaran izarrarekin, 2,9º-ra.
30 23:38 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 404.887 km (aurreko perigeoan baino 42.616 gehiago).
31 15:46 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 4,4°-ra.

Planetak abuztuan (Lurrako orbita-abiadura: 107.280 Km/h)

Merkurio (Gauaren amaieran) Orbita-abiadura 172.440 Km/h

Ekialde ipar-ekialdeko horizontearen gainean aterako da, Eguzkia atera baino ordubete eta 45 minutu lehenago. Hilaren 15era bitartean baino ezin izango da ikusi, 24an goi-konjuntzioan izango delako. 7 h eta 11 h bitarteko igoera zuzena. +20º eta +8º bitarteko deklinazioa. Geminin hasiko du hila, Cancerrera igaroko da, eta, gero, Leon amaituko du. Magnitudea -0,1etik -1,5,0ra aldatuko zaio.

Artizarra (Arratsaldearen amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 126.000 Km/h

Hilaren hasieran, Eguzkia baino ordu eta erdi geroago sartuko da, eta hilaren amaieran, ordu eta 20 minutu geroago. Ekliptikaren inklinazioak eragiten du arratsaldeko zeruan denbora gutxiagoan egotea, nahiz eta eguzki-elongazioa 7º inguru handituko zaion abuztuan. Horizontetik hurbil dago, baina distira bereizgarria du. 11 h eta 13 h bitarteko igoera zuzena. +8º eta -6º bitarteko deklinazioa. Leon hasiko du hila, eta Virgora igaroko da gero. Magnitude bera izango du hil osoan: -4,0.

Marte (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 86.760 Km/h

Eguzkia baino 2 ordu eta laurden lehenago agertuko da hilaren 1ean, eta 3 ordu eta laurden lehenago hilaren 31n. Distira ahula du, baina kolore laranjatu behar bezain nabarmena du beste izarretatik bereizteko. 7 h eta 8 h bitarteko igoera zuzena. +23º eta +21º bitarteko deklinazioa. Geminin izango da, eta Cancerren sartuko da hila bukatu baino lehen. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, 1,9tik 2ra.

Jupiter (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Eguzkia baino 2 ordu eta erdi lehenago aterako da hilaren 1ean, eta 4 ordu eta erdi baino gehiago lehenago hilaren 31n. Ekialde ipar-ekialdeko horizontearen gainean ikusi ahal izango da, eta une bikaina da haren ilargiei behatzeko. 6 h eta 7 h bitarteko igoera zuzena. 23°-ko deklinazioa. Hil osoan Geminin izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, -1,9tik -2,0ra.

Saturno (Gauaren hasieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Eguzkia baino 3 ordu eta erdi geroago ezkutatuko da hilaren 1ean, eta bi ordu baino gehiago geroago hilaren 31n. Baina ekliptikaren inklinazioa dela eta, mendebalde hego-mendebaldeko horizontetik gertu gelditzen da, eta oso zaila da haren ilargiak eta eraztunak ikustea. 14 h-ko igoera zuzena. -11°-ko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, 0,6tik 0,7ra. 
Hilaren 6an, 23:02an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 14an, 20:33an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 22an, 22:42an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 30ean, 20:28an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Gauaren zatirik handienean ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Arratsaldearen amaiera aldera aterako da, eta, egunsentian, hegoaldeko horizontetik 45º-ra egongo da. Ikusi ahal izateko, zeruak garbi eta argi-poluziorik gabe egon behar du. 0 h-ko igoera zuzena. +4º-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, 5,8tik 5,7ra.

Neptuno (Gauaren osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 19.440 Km/h

Erretrogradazio-begizta amaitzen ari da; oposizioan hilaren 27an. Teleskopio on baten laguntzaz eta haren posizioa ezagututa ikusi ahal izango da. 22 h-ko igoera zuzena. -10º-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 7,8ko magnitudeari eutsiko dio.

Abuztuko beste efemeride batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Osteguna. Eguerdian, 2.456.506. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloak, 19 urteko ilargi-zikloak eta erromatar zergen 15 urteko zikloak, “erromatar indikzio” deiturikoak.
Egunak 14 ordu eta 32 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 13 ordu eta 14 minutukoa hilaren 31n.
07 Hejira musulmanaren 1434. urteko ramadam hilabetearen lehen egun teorikoa. (Egutegi musulmana).
10 17:12an, Eguzkia Leo konstelazioan sartuko da itxuraz (138,03º).
17 Kappa Cignidas izeneko izar iheskorren maximoa; abuztuaren 3tik 25era egongo dira aktibo.
22 Astrologiaren arabera, Eguzkia Virgon sartuko da (150°).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net