2015eko abendua

Behaketa Proposamenak

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Neguko ordutegian, gehitu ordu bat denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, 20:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Beste maximoak 7an, 12an, 17an, 23an eta 28an izango dira.
  • Hilaren 3an, 19:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu izango da. Beste minimoak 6an, 9an, 12an, 15an, 18an, 21an, 23an, 26an, eta 29an izango dira.
  • Hilaren 6an, 21:00an, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Beste maximoak, 14an, 21an eta 28an izango dira.
  • Hilaren hasieran zodiokoaren argia ikus daiteke, hego-mendebaldeko zeruhertz gainean arratsalde amaieran, Kaprikornio eta Aries artean.
  • Hilaren 10tik aurrera, gau amaieran ikus daiteke ekialde hego-ekialdeko zeruhertz gainean, Virgo eta Libra artean. Ordu horietan eta inguru horretan Artizarra, Marte, Jupiter eta Katalina kometa ikus daitezke.

Teleskopioarekin

  • Hilaren hasieratik urtarrilaren erdiralderarte, c/2013 US 10 Catalina kometa ikus daiteke. Hilaren hasieran Artizarraren ondoan aurkituko dugu, gau amaieran ekialdeko zeruhertz gainenan.
  • Hilaren 23an, ilargiak Aldebaran izarra izkutatuko du. Donostiatik 17:55an (+1) izango da, ilargia 25ºra ekialdeko zeuhertz gainean. Ilargia iha beterik egongo da, ondorioz lilurapena sortu dezake (arriskurik gabekoa). Izarraren berragertzea beste aldetik, ordu bat beranduago emango da.
Ilargia Abenduan
  Eguna Ordua Behaketa
  02 10:15 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 2,9ºra.
03 07:42 Ilbehera.
04 04:59 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,7ºra.
18:33 Gorunzko nodotik pasatuko da.
05 22:21 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.782 km (aurreko perigeoan baino 41.960 km gehiago).
06 02:37 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 0,1ºra.
23:28 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 4,3ºra.
07 17:25 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 0,6ºra.
11 10:30 Ilberria.
18 15:11 Beherunzko nodotik pasatuko da.
15:15 Ilgora.
21 08:59 Perigeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 368.423 km (aurreko apogeoan baino 36.359 gutxiago).
23 02:42 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Pleyadeekin, 8,6ºra.
17:55 Tauroko Aldebaran izarraren izkutapena hasiko da, ordu oso batez iraungo du.
25 Librazio maximoa latitudean (b=-6,6º).
11:12 Ilbetea.
27 Librazio maximoa longitudean (l=5,5ºra).
29 19:05 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 2,6ºra.
31 16:50 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,4ºra.
20:18 Gorunzko nodotik pasatuko da.
PLANETAK ABENDUAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren 20tik Aurrera ikus daiteke) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h

Hilaren 20an, eguzkia sartu eta ordubete beranduago izkutatuko da. ;imutu batzuk lehenago ikusi ahal izango da hego-mendebaldeko zeruhertz gainean. Elongazio maximoa (19,7º) hilaren 29an izango du. Igoera zuzena 17h eta 20h artean, deklinazioa 24º eta -22º bitarte. Ofiuko eta Sagitariotik pasako da. Magnitudea -08tik -0,1ra murriztuko du.

Artizarra (Gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Eguzkia baino iha lau ordu gutxiagora azalduko da hilaren 1an, eta hiru ordu lehenago 31an. Eskorpioiren haginen ondoan ikus daiteke, baina ekialdeko zeruhertzaren 10ºra besterik ez, egunsentia baino lehen. Bere distira gogorrak nahastezin bihurtzen du. Igoera zuzena 14h eta 16h artean, deklinazioa -8º eta -18º bitarte. Hilabetea Virgon hasiko du, eta Librara pasako da. Magnitudea apur bay ahulduko zaio, -4,2tik -4,1ra.
Hilaren 7an, C/2013 US 10 Catalina eta Ilbehera ilargiaren ondoan aurki daiteke.

Marte (Gauaren amaieran ikus daiteke) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Gero eta goizago azalduko da. Hilaren 1an eguzkia baino bost ordu lehenago azalduko da, eta sei ordu lehenago 31an.  Igoera zuzena 13h eta 14h artean, deklinazioa -4º eta -9º bitarte. Hilabete guztia Virgon emnago du. Magnitudea handiagotzen joango da 1,7tik 1,4ra.

Jupiter (Gau amaieran ikusi ahal izango da). Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Eguzkia baino sei ordu lehenago azalduko da hilaren 1an, eta iha bederatzi ordu lehenago 31an. Hilaren 14an, koadraturan aurkituko da eguzkiaren mendebaldera, eta hegoaldeko zeruhertzetik 45º ikusi ahal izango da egunsentian. Igoera zuzena11:30h, deklinazioa4º. Hilabete guztia Leon emango du. Magnitudea apur bat handituko du -2,1tik -2,2ra.

Saturno (Gau amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 15tik aurrera); orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Ezin izango da ikusi hilaren erdiralderarte, gero ekialde hego-ekialdeko zeruhertz gainean aurkituko dugu, eguzkia baina ordu bat lehenago. Atmosferaren turbulentziak behaketa zaila izatea egingo du. Igoera zuzena 16h, deklinazioa -20º. Hilabete guztia Ofiukon emango du. Magnitudea 0,4tik 0,5ra aldatuko da.

Urano (Gau hasieratik ikusi ahal izango da). Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Egonkor hilaren 26an. Teorikoki begi hutsez ikus daiteke. Teleskopio on batekin behatzeko egoera aproposean. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 6º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,8n mantenduko da.

Neptuno (Gauaren lehen erdialdean ikusi ahal izango da); orbita-abiadura:: 19.440 Km/h

Gauaren hasieran hegoalde hego-mendebaldeko zeruhertzetik 30ºra aurkituko dugu. Igoera zuzena 22h, deklinazioa 9º. Hilabete guztia Akuarion emango du. Magnitudea 7.9n mantenduko da.

Abenduaren Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
01 Astearte. Eguerdian, Juliotar egutegiko 2.457.358. eguna hasiko da.
Hilaren 1ean egunaren iraupena 9 ordu eta 13 minutukoa izango da, eta  30ean berriz 9 hordu eta 1 minutukoa.
Hilaren 5tik 13ra, urteko arrastu goizenak izango dira. Eguzkia 17:32an sartuko da (donostiako ordutegi ofizialean), eta egun guzti hauetan minutu berdinean sartuko da. 14an berriz, minutu bat beranduago.
Hilaren 28tik urtarrilaren 10era, egunsenti beranduenak emango dira. Eguzkia 08:40an aterako da (donostiako ordutegi ofizialean) eta egun hauetan minutu berdinean.
Egunargi ordu gutxieneko eguna 22ª izango da, neguko solstizioa, zeinek 8ordu eta58 minutuko egunargia izango duen.
12 Lurrak C/1943 W1 Van Gent-Peltier-Daimaca kometak utzitako lorratza zeharkatuko du. Sigma Hydridas bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortuz.
14 Lurrak 3200 Phaeton asteroideak utzitako lorratza zeharkatuko du. Geminidas bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortuz.
18 17:16an, Eguzkia itxuraz Sagitarion sartuko da (266,46º).
22 04:47an, deklinazio austral maximoa aurten, -23º26’05’’. Neguko solstizioa. Negua hasiko da iparraldeko hemisferioan.
Astrologiaren arabera, eguzkia Kaprikornion sartuko da (270º). .Zodiakoaren zeinuen mugak longitudean, eta izen bera eramaten duten zodiakoaren konstelazioen mugak ez datoz bat.
25 12:00an, denboraren ekuazioa nulua da.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net