2017ko abendua

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira, ordu bat gehitu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behatzeko Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 7an, 21:00etan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 15an, 22an eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 1an, 08:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 3an, 6an, 9an, 12an, 15an, 18an, 21an, 23an, 26an eta 29an izango dira.
  • Hilaren 5an, 17:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 11an, 16an, 21an eta 27an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 6tik aurrera, zodiakoaren argia ikus daiteke, hego-mendebaldeko zeruertz gainean, Capricornio eta Acuarion. Kometek ekliptikaren inguruan utzitako hauts partikula mikroskopikoz osatuta dago. Udazkenaren amaieran eta neguan, gauaren amaieran ikus dezakegu Europatik, eta gauaren hasieran berriz udaberrian.
  • Hilaren 16tik Aurrera, Zodiakoaren argia aurkitu dezakegu gauaren amaieran, Ekialde hego-ekialdeko zeruertz gainean, Libra eta Virgon, Marte eta Jupiter dabiltzan lekuan.

Prismatikoarekin eta Teleskopioarekin

  • Hilaren 2an, Jupiterren lau ilargi Galileatarrak ikus daitezke hurrengo ordenean planetaren mendebaldean: Europa, Io, Ganimedes eta Calisto.
  • Hilaren 15an, Europa, Ganimedes eta Calistok osaturiko triangelu bat ikus dezakegu Jupiterren mendebaldera, Io ekialdean dagoen bitartean.
  • Hilaren 28an, Jupiterren lau ilargi Galileatarrak ikus daitezke berezko ordenean planetaren ekialdean: Io, Europa, Ganimedes eta Calisto.
Ilargia Abenduan
  Eguna Ordua Behaketa
  02 21:34 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9ºra.
03 13:13 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,8ºra.
  15:47 Ilbetea.
04 08:46 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 357.492 km (aurreko apogeoan baino 48.640 km gutxiago). Ilbetearen gertutasunak, marea biziagoak sortuko ditu.
08 00:38 Goranzko nodotik pasatuko da.
23:17 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,7ºra.
10

Llibrazio maximoa longitudean (l = 7,4º). Apeninoen mendikatea iparretik hegora behatzeko aproposa.

  07:51 Ilbehera.
13 02:33 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,8ºra.
  19:23 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4ºra.
14 16:58 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 4,1ºra.
18 06:30 Ilberria.
19 01:26 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.603 Km. (aurreko perigeoan baino 49.111 km gehiago).
22 10:04 Beheranzko nodotik pasatuko da
24 13:43 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 1,4ºra.
26 09:20 Ilgora.
27 Librazio minimoa longitudean (l= -7,9º). Clavius kraterra behatzeko egoera ezin hobea.
  20:57 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,3ºra. Ilargiaren argitasunak, planeta ikustea galarazten du.
30 08:44 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,1ºra.
31 00:39 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,7ºra.

PLANETAK ABENDUAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (20tik aurrera ikusiko dugu, gauaren amaieran) Orbita-abiadura: 172.440 Km/h 

Behe konjuntzioan hilaren 13an, Hilaren 20tik Aurrera ikusi ahal izango dugu, ekialde hegp-ekialdeko zeruertz gainean. Eguzkia baino ordu bat lehenago azalduko da, baina magnitude hain txikiarekin, prismatikoak behar izango ditugula ikusi nahi badugu. Hilaren 31an, zeruertzetik 4ºra besterik ez da igoko, eguzkia atera baino ordu eta laurden lehenago. Orduan begi hutsez ikusteko gai izango gara zeruertz garbi eta ireki baten laguntzaz. Igoera zuzena 18h eta 17h artean, deklinazioa -25º eta -20º bitarte. Hilabetea Sagitarion hasiko du, baina Ofiucon amaitu. Magnitudea nabarmen haundituko zaio 1,4tik -0,3ra.

Artizarra (Zailtasunez, gauaren amaieran ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Hilaren 15aren aurretik ikusi ahal izango dugu ekialde hego-ekialdeko zeruertz gainean. Eguzkia baino ordu laurden lehenago azalduko da, ondorioz, argitasunak behaketa zailduko du. Teleskopioa edo prismatikoak ez erabiltzea gomendatzen dugu. Igoera zuzena 16h eta 18h artean, deklinazioa -20º eta -24º bitarte. Hilabetea Libran hasiko da, Escorpio, Ofiuco pasa, eta Sagitarion amaitu. Magnitudea 3,9an mantenduko da.

Marte (Gauaren amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Eguzkia baino lau ordu lehenago aterako da hilaren 1an, eta lau ordu t’erdi lehenago 31an. Hurrengo hilabetetan itxurazko diametroa areagotuz joango da, baina oraindik ez dago kalitatezko behaketa bat eskeintzeko aukeran. Igoera zuzena 14h, deklinazioa -9º eta -14º artean. Hilabetea Virgon hasi eta Libran amaituko du. Magnitudea 1,9tik 1,7ra igoko da.

Jupiter (Gauaren amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Eguzkia baino bi ordu t’erdi lehenago azalduko da hilaren 1an, eta lau ordu lehenago 31an, hego-ekialdeko zeruertzetik. Erraldoi honen sateliteen mogimendua teleskopioarekin behatzea errazagotuz doa. Igoera zuzena 15h, deklinazioa -14º eta -15º artean. Hilabete guztia Libran. Magnitudea -1,7tik -1,8ra areagotuko da.

Saturno (Gau hasieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Eguzkiarekin konjuntzioan hilaren 21an, ez dugu berriro ikusteko aukerik izango urtarrilaren 10 arte, eguna etorri aurretik. Igoera zuzena 18h, deklinazioa -22º. Hilabete guztia Sagitarion. Magnitudea 0,5an mantenduko da.

Urano (Gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Meridianotik pasako da gauerdiaren aurretik, 56ºko altuerara. Egoera atmosferiko egokietan, begi hutsez ikus dezakegu. Igoera zuzena 1h 32m, deklinazioa 9º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,7tik 5,8ra jetsiko da.

Neptuno (Gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Meridianotik pasako da gauaren hasieran, hegoaldeko zeruertzetik 39ºko altuerara Igoera zuzena 23h, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Acuarion. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Abenduko Beste Efemeride Batzuk
Eguna Behaketa
1 Ostirala, eguerdian, 2.458.089. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 9 ordu eta 13 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 9 ordu eta 2 minutukoa hilaren 31an.
Hilaren 5tik 13ra, eguzkia 16:32(TU) ezkutatuko da, egun guztietan minutu berdinean.
Hilaren 28tik Urtarrilaren 9 arte, eguzkia 07:40(TU) aterako da, egun guztietan minutu berdinean.
9 Lurrak C/1917 F1 Mellish kometak utzitako lorratza zeharkatuko du, monozerotida bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortuaz.
12 Lurrak C/1943 W1 Van Gent-Peltier-Daimaca kometak utzitako lorratza zeharkatuko du, Sigma Hydridas bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortuaz.
14 Lurrak 3200 Phaeton asteroideak, ustez kometa bat izan zenaren nukleo ez aktiboa, utzitako lorratza zeharkatuko du, Geminida bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortuaz. Ilberriaren gertutasunak behaketa errazago bihurtuko du
18 05:30tan, eguzkia itxuraz Sagitario konstelazioan sartuko da (266,48º).
21 Astrologiaren arabera, eguzkia Capricornio konstelazioan sartuko da (270º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.
Hilaren 21an, Neguko solstizioa, argien gutxienekoa: 8h 50m.
Hilaren 21an 16:28tan, eguzkiak ekliptikaren hegoaldeko deklinazio maximora iritsiko da, eta eguerdiko zeruan ez da hainbeste altxako. Abenduko solstizioa da. Negua hasten da ipar hemisferioan.
22 Lurrak 8P Tuttle kometak utzitako lorratza zeharkatuko du, 13,6 urteko periodoa duen Kometa honek Ursidas bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortzen ditu.
25 12:00tan, denboraren ekuazioa nulua da.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net