Eguzkia izango da Astronomia Jardunaldien gai garrantzisuena

2021/10/04

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Sailak Astronomia Jardunaldi klasikoak ospatuko ditu luxuzko gonbidatuekin.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Sailak Astronomia Jardunaldi klasikoak ospatuko ditu luxuzko gonbidatuekin.

Urriaren 7an eta 8an, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) Unibertsoaren historiari eta galaxiei buruzko bi hitzaldi emango ditu Tabakaleran. Lurdes Ondaro eta Marcos Pellejero DIPCko astrofisikariek inauguratuko dituzte Aranzadiren jardunaldi klasikoak, Unibertsoaren historia laburtua: 14.000 milioi urte ordu laurdenean eta ¿Deberíamos adorar todos a la gran araña cósmica? hitzaldien aurkezpenarekin.

Bestalde, jardunaldietako gonbidatu nagusia Jose Carlos Toro Iniesta izango da. Andaluziako Astrofisika Institutuko (IAA – CSIC) astrofisikari hau eguzki-eremu magnetikoetan espezialista da eta, zehazkiago, eremu magnetikoaren presentzian argi polarizatuko diagnostikoetan, nahiz eta hertsiki astrofisikoak ez diren esparruetan ere lan egin duen, polarizazio optikan eta Zientziaren Historian kasu.

Ehun eta laurogei bat lan zientifiko argitaratu ditu aldizkari eta kongresu espezializatuetako aktetan, bi libururen editorea da eta Cambridge University Pressek argitaratutako “Introduction to spectropolarimetry” izenburuko beste liburu baten egilea da. Irakasle izan da La Lagunako Unibertsitatean, Kanzelhöheko Behatokian (Austria), Institute of Astronautical Sciences of Japan institutuan, Kyotoko Unibertsitatean (Japonia), Andaluziako Astrofisika Institutuan (Granada), Aeroespazioko Teknikaren Institutu Nazionalean (Torrejón de Ardoz), Max-Planck Institut für Sonnensystemforschungen (Alemania), University Collegeko Mullard Space Science Laboratoryn (Londres) eta Boulderreko High Altitude Observatoryn (Colorado, AEB). 50 bat hitzaldi eta mintegi zientifiko eman ditu lau kontinentetan, eta beste hainbeste hitzaldi eta dibulgazio-artikulu Espainian.

Egun horietan, astrofisikariak bi hitzaldi emango ditu (urriaren 7an eta 8an). Lehenengoaren izenburua honakoa da: El sol, 54 añitos de una historia de 4.500 millones. Eta hurrengo egunean Del Torok Espectropolarimaetría solar desde el espacio, hitzaldia aurkeztuko du.

Jardunaldi hauetan parte hartu ahal izateko, bibe.me. webgunean eman beharko da izena. Aurrez aurre, Tabakalerako hitzaldietara jo daiteke, Z Aretora, eta streaming bidez ere emango dira, Aranzadiko youtube kanaletik.

EGITARAUA

Streaming Urriak 7: https://youtu.be/XLC-2X2mQt4

Streaming Urriak 8: https://youtu.be/rAS-vIbwCg0

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net