2016ko urtarrila

Behaketa proposamenak

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Neguko ordutegian, gehitu 1 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, gauerdian, Canis Mayor konstelazioko Sirio izar haundia gure meridianotik gertu pasatuko da. Momentu egokia izango da ere Orion izeneko konstelazioa ikusteko.
  • Hilaren 1an, 11:00an, Perseo konstelazioko Algol izarraren distira minimoa. Magnitudea 3,3. Hileko beste minimoak 4an, 7an, 10an, 12an, 15an, 18an, 21an, 24an 27an eta 30an izango dira.
  • Hilaren 3an, 01:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Beste maximoak 8an, 13an, 19an, 24an eta 29an izango dira.
  • Hilaren 4an, 14:00an, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Beste maximoak, 11an, 18an eta 26an izango dira.
  • Hilaren 7an, Egunsentia baino lehenago, Artizarra ikusi dezakegu Ilargia, Antares eta Saturno ondoan. Hilaren amaieran, arratsalde amaieran, zodiakoaren argitasuna ikus daiteke mendebaldeko zeruhertz gainean, Piscis eta Aries artean.

Teleskopio eta prismatikoekin

  • Hilaren 1an, C/2013 US10 Catalina kometa ikus daiteke, Boyero konstelazioko Arturo izarretik gertu. Magnitudea 5. Hilaren 13an, ehiza txakurren konstelazioan aurkituko dugu, Hartz handiaren Alcaid izarreruntz bidean. Hilaren 15an, izar honen 1ºra aurkituko da. Hilaren 31an, ipar izarretik gertu pasatuko da.
  • Momentu egokia  NGC 6946 izeneko galaxia ikusi eta argazkiak egin ahal izateko. 1798. Urtean aurkitu zuen William Herschel-ek, aurrez ikusitako espiral baten itxura du. Cepheo eta Antzarraren konstelazioen artean aurkitzen da. Alderamin izarretik 6ºra aurkitu dezakegu, hegoalde hego-mendebalderuntz. Magnitudea 9. Joan den mendetik  honera 9 supernova aurkitu dira galaxia honetan.
Ilargia Urtarrilean

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
02 05:32 Ilgora.
12.01 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.280 km (aurreko perigeoan baino 35.857 km gehiago).
03 07:35 Konjuntzio geozentrikoan Virgo konstelazioko Spica izarrarekin, 4,5ºra.
19:51 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 1,4ºra.
07 00:54 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,1ºra.
01:59 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9,5ºra.
05:27 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,3ºra.
10 01:31 Ilberria.
13 13:17 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 2,2ºra.
14 15:45 Beherunzko nodotik pasatuko da.
15 01:57 Perigeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 369.635 km (aurreko apogeoan baino 34.645 gutxiago).
16 23:27 Ilgora.
19 09:25 Konjuntzio geozentrikoan Tauro konstelazioko Pleyadeekin, 8,8ºra.
20 02:32 (San Sebastian gaua) Konjuntzio geozentrikoan Aldebaran izarrarekin,Izarra ilargiagatik estalia izango da, baina gure latitudetik zeruhertzetik 4ºra emango da, beraz berragertzea ezin izango da ikusi.
21 Librazio maximoa latitudean (b=6,7º).
24 01:46 Otsoen Ilbetea. Hilaren 23an, ekialdeko zeruhertzean azalduko da, mendebaldetik eguzkia sartu baino lehenago.
27 23:58 Gorunzko nodotik pasatuko da.
28 00:10 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 1,4ºra.
30 08:44 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.549 km (aurreko perigeoan baino 34.914 km gehiago).
15:47 Konjuntzio geozentrikoan Virgo konstelazioko Spica izarrarekin, 4,8ºra.

PLANETAK URTARRILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Ikusteko zaila, hilaren 5a baino lehenago edo 20a ondoren); orbita-abiadura: 172.440 km/h 

Behe konjuntzioan hilaren 14an. Hilaren 5 baino lehen, eguzkia sartu eta minutu gutxira ikus daiteke hego-mendebaldeko zeruhertz gainean, Errezago ikusi ahal izango da hilaren 20tik aurrera, egunsentia baino lehen ekialde hego-ekialdeko zeruhertzean, atmosfera garbi eta horizonte ireki batekin. Igoera zuzena 20h eta 19h artean, deklinazioa -21º, -18º eta -20º artean. Capricornio eta Sagitariotik pasatuko da. Magnitudea 0,8ra iritsiko da hilaren amaieran.

Artizarra (Gau amaieran ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 126.000 km/h

Eguzkia baino hiru ordu lehenago azalduko da, eta egunsentian hego-ekialdeko zeruhertzetik 10ºko altura lortuko du. Behaketarako baldintzak egunez egun okertzen joango dira, baina Sarturno ondoan ikusteko aukera eskeiniko digu oraindik. Igoera zuzena 16h eta 18h  artean, deklinazioa -19º eta -22º bitarte. Hilabetea Eskorpion hasiko du baina Ofiucotik pasa eta Sagitarion amaituko du. Magnitudea -4,1 eta -4,0 tartean mantenduko da.
Hilaren 9an Saturnotik hain dago gertu, ezingo direla begi hutsez bereizi, prismatikoekin bai ordea.

Marte (Gauaren bigarren erdialdean ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Eguzkia baino sei ordu lehenago azalduko da hilabete guztian zehar. Distira eta behaketa denbora haundituz doaz egunero. Igoera zuzena 14h eta 15h artean, deklinazioa -10º eta -14º bitarte. Hilabetea Virgon hasi eta Libran amaituko du. Magnitudea 1,3ºtik 0,9ra  igoko du.
Hilaren 3 eta 4an ilbeheraren ondoan ikus daiteke egunsentia baino lehen.

Jupiter (Gauaren bigarren erdialdean ikus daiteke); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Eguzkia baino bederatzi ordu lehenago azalduko da hilaren 1an, eta hamaika ordu lehenago 31an (edo eguzkia sartu eta hiru ordu t’erdi beranduago). Hilaren 8an engonkor azalduko da, bere erretrogradazio mogimendua hasten bait du ekliptikaren mendebalderuntz, martxoaren 8ko oposizioa baino aste batzuk lehenago. Gari egokian aurkituko gara behaketarako. Igoera zuzena, 11:30h, deklinazioa 4º. Hilabete guztia Leon emango du. Magnitude apur bat igoko du -2,2tik -2,4ra.

Saturno (Gau amaieran ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Eguzkia baino bi ordu lehenago azalduko da hilaren 1an, eta lau pordu lehenago hilaren 31an. Hilaren 15an, egunsentia baino lehentxeago, hego-ekialdeko zeruhertzetik 15ºra ikus daiteke, baina atmosferako turbulentziek behaketan traba egin dezakete.Igoera zuzena 17h, deklinazioa -21º. Hilabete guztia Ofiucon emango du. Magnitudea 0,5en egonkor mantenduko da.
02, 14:19an, Titanen elongazio maximoa planetaren ekialdera.
10, 14:31an, Titanen elongazio maximoa planetaren mendebaldera.
18, 14:54an, Titanen elongazio maximoa planetarenekialdera.
26, 15:05an, Titanen elongazio maximoa planetaren mendebaldera.

Urano (Gau hasieratik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 24.480 km/h

Hilaren 7an koadraturan (90º) aurkituko da eguzkiaren ekialdera. Teorikoki, hilaren erdialderako begi hutsez ikusi ahal izango litzateke, hegoalde hego-mendebaldeko zeruhertzetik 50ºra.Igoera zuzena1h, deklinazioa 6º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,8tik 5,9ra jetsiko da.

Neptuno (Gau hasieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h

Mendebalde hego-mendebaldeko zeruhertzetik 20ºra aurki dezakegu gau hasieran.Hilaren 13an Ilgora ondoan aurkituko dugu. Igoera zuzena 22h, deklinazioa -9º. Hilabete guztia Akuarion emango du. Magnitudea zertxobait ahulduko da 7,9tik 8ra.

Urtarrileko beste efemeride batzuk
Eguna

Behaketa
01 Ostirala. Eguerdian, Juliotar egutegiko 2.457.389. eguna hasiko da.
-Egunaren iraupena 9 ordu eta 2 minutukoa izango da hilaren 1an, eta 9 ordu eta 53 minutukoa hilaren 31an. 51 minutuko diferentzia.
-Urtarrileko lehen hamar egunak, egunsenti beranduenak dira. Hamar egun horietan eguzkia 8:40an azalduko da, minutu berean hamar egunetan. Hilaren amaierako, eguzkia 8:25an azalduko da, hau da, 15 minutu lehenago.
-Arratsaldean, eguzkia 17:42an sartuko da hilaren 1an, eta 18:18an hilaren 31an, 36 minutuko diferentzia.
02 22:49an, lurra eguzkiarekiko puntu gertuenean aurkituko da 2016. urtean. Puntu honi perihelio esaten zaio, hilaren 1a eta 5an bitarte izan daiteke. Aldakuntza hau bere barizentroko inguruan Lur-Ilargi birari lotuta dago. Gertuen emten diren perihelioak ilbeheran emten dira, eta urrutikoenak ilgoran.
04 2016 urteko lehen astea hasiko da. Estandarizazio Nazioarteko Erakundearen arabera,urtarrileko lehen osteguna duen astea hau da.
Lurrak 2003 EH1 asteroideak utzitako lorratza zeharkatuko du, zeinek kometa jarduera izan zezakeen duela mende batzuk. Kuadrantidak  bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortuko ditu, eta erradiantea herensugearen burua eta hartz handiko Alcor eta Mizar izarren artean aurkituko da. Behaketarako momento egokia gau hasieran, ilargiaren argirik Gabe.
17 Lurrak C/1931 P1 Ryves kometak utzitako lorratza zeharkatuko du, Delta Cancridas bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortuz. Ilgorak behaketa zailago egingo du gau hasieran.
20 12:38an, eguzkia itxuraz Kaprikornio konstelazioan sartuko da (299,88º).
Hilaren 20an, Astrologiaren arabera, eguzkia Akuarion sartuko da (300º). .Zodiakoaren zeinuen mugak longitudean, eta izen bera eramaten duten zodiakoaren konstelazioen mugak ez datoz bat.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net