2020ko Urtarrila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Ordu bat gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 1an, 08:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 6an 17:00tan, 12an 02:00tan, 17an 10:00tan, 22an 19:00tan, eta 28an 04:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 2an, 17:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 5an 14:00tan, 8an 11:00tan, 11an 08:00tan, 14an 04:00tan, 17an 01:00tan, 19an 22:00tan, 22an 19:00tan, 25an 16:00tan, 28an 13:00tan eta 31an 09:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 7an, 01:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an 19:00tan, 21an 23:00tan eta 29an 06:00tan izango dira beste maximoak.

  • Prismatiko edo eta teleskopioarekin:

-Hilaren 27an, 20:01tan, Neptuno aurkituko dugu Artizarraren ondoan, 0,1ºra besterik ez.

ILARGIA URTARRILAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

02 01:30tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.580 km. (aurreko perigeoan baino 34.315 km gehiago).

03 librazio maximoa latitudean (b= 6,9º).

03 04:45tan, Ilgora.

04 21:31tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,3ºra.

07 20:52tan, konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 3ºra.

08 librazio minimoa longitudean (l= -5,7º).

09 23:28tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

10 17:07tan, ilargi eklipze ilunantz partziala; Aurten izango diren lau eklipseen lehena. (ekainak 5, uztailak 5 eta azaroak 10).

10 19:21tan, Ilbetea.

11 01:17tan, konjuntzio geozentrikoan Geminiseko Pollux izarrarekin, 5,3ºra.

13 14:17tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,7ºra.

13 20:21tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 365.958 km (aurreko apogeoan baino 38.622 km gutxiago).

16 librazio minimoa latitudean (b = -6,7º).

17 08:18tan, konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 7,1ºra.

17 12:58tan, Ilbehera.

20 19:47tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 2,2ºra.

21 librazio maximoa longitudean (l= 5,4º).

22 20:31tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

23 02:45tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 0,4ºra.

24 21:42tan, Ilberria.

25 19:07tan, konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 1,3ºra.

28 09:34tan, konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 3,8ºra.

28 11:02tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,8ºra.

29 21:27tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.393 km. (aurreko perigeoan baino 39.435 km gehiago).

30 librazio maximoa latitudean (b= 6,8º).

 

PLANETAK URTARRILAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Gau hasieran hilaren 25tik aurrera) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h

Goi konjuntzioan Hilaren 10an, 25 ondoren azalduko da, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertz gainean arratsalde amaieran, behaketarako denboraldi motz baina egoki berri bat hasiko da. Igoera zuzena 18h 18m eta deklinazioa -24º39’ hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 21h 47m eta deklinazioa -14º48’. Hilabetea Sagitarion hasi, eta Capricorniora pasako da. Magnitudea -0,8tik hilaren 1an -1,1ra 31an pasako da.

Artizarra (arratsalde amaieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h Arratsalde amaieran ikusiko dugu hego-mendebaldeko zeruertztik 16ºra. Eguzkia jarri eta bi ordu eta 45 minutura ezkutatuko da hilaren 1an. Hilaren31an 18:00tan, 27ºko altueran aurkituko dugu disdiran. Hilaren 1an Igoera zuzena 21h 08m eta deklinazioa -18º22’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 23h 26m eta deklinazioa -4º39’. Capricornion hasi, eta Acuarion amaituko du. Magnitudea -4,0tik -4,1ra igoko da.

Marte (Gauaren amaieran aurkituko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Lurrarekiko gertutasuna nabarmentzen hasi da. Goiz da behaketa interesgarriak egin ahal izateko, baina astroargazkilariek tresneria prestatzen hasi daiztezke datozen hilabetetako. Hilaren 1an Igoera zuzena 15h 44m eta deklinazioa -19º23’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 17h 10m eta deklinazioa -22º54’. Libran hasiko du hilabetea, Escorpiora pasa eta Ofiucon amaituko du. Magnitudea 1,8tik 1,6ra igoko da.

Jupiter (gau amaieran ikusiko dugu 20tik aurrera) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h Hilaren 20 ondoren berragertuko da, gauaren amaieran ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik, eguzkia atera baino ordubete lehenago. Hilaren 1an Igoera zuzena 18h 28m eta deklinazioa -23º12’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea -1,8tik -1,9ra igoko da.

Saturno (ezinezkoa hilabete honetan ikustea) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h

Goi konjuntzioan hilaren 13an. Goizeko zeruan bueltan ikusi ahal izateko, itxoin beharko dugu, europear latitudean ekliptikaren inklinazio handia hego-ekialdeko zeruertzean dela medio. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 31m eta deklinazioa -21º44’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,5tik 0,6era jetsiko da hilaren amaieran.

Urano (Ia gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Erretrogradazio kiribila amaituko du hilaren 11an, eta ekliptikaren ekialderuntz hartuko du bidea berriz. Ekialdeko koadraturan hilaren 23an, arratsalde amaieran hegoalde hego-medebaldeko zeruertzetik 58ºra aurkituko da. Kokagunea ezagututa eta argi kutsaduratik libre dagoen nonbaitetik, begi hutsez ikusi dezakegu. Igoera zuzena 2h 02m, deklinazioa 11º51’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen emango du. Magnitudea 5,8an manteduko da.

Neptuno (Ia gau osoan ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

Gau hasieran aurkituko dugu teleskopioaren laguntzaz, hego-medebaldeko zeruertz gainean gau hasieran. Igoera zuzena 23h10m, deklinazioa -6º28’m hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Hilaren 27an (teleskopioarekin) Artizarraren ondoan aurkituko dugu.

 

URTARRILEKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, asteazkena, eguerdian, 2.458.850. egun juliotarra hasiko da.

- Egunak 9 ordu eta 2 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 9 ordu eta 53 minutu hilaren 31an.

- Hilaren 4an, lurrak “2003 EH1” asteroideak utzitako ahuts lorratza zeharkatzen du, C/1490 Y1 kometaren nukleo ez aktiboa izan liteke. Hauts partikula hauek atmosferan sartzean sortutako igurtzimenduak, Cuadrantida izeneko izar iheskorrak sortuko ditu.

- Hilaren 5an, 07:48tan, Lurra eguzkiarekiko 2020. urteko puntu gertuenean aurkituko da. Perihelioa da, hilaren 1 eta 5 artean aldatu daiteke eguna, lur-ilargi sistemaren errotazio mogimendua bere barizentruaren inguruan araberan.Gertueneko perihelioak ilbeheran ematen dira eta urrutikoenak ilgoran. Lurraren orbitan ematen diren aldaketek, eguzki-sistemako beste planeten eraginez, perihelioaren data urtarrilak 10 eta 13 artean kokatuko dute 2500. urterako.

- Hilaren 20an, 13:11tan, eguzkia itxuraz Capricornio konstelazioan sartuko da (299,9º).

- Hilaren 20an, astrologiaren arabera, eguzkia Acuario konstelazioan sartuko da (300º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

- Hilaren 25an, 4718. urtea hasiko da txinatar egutegian. Arratoiaren urtea. Txinatar urteberria, neguko solstizioaren eta udaberriko ekinokzioaren erdibidean aurkitzen den gertueneko ilbetean ospatzen da. Guretzat ilbete hori urtarrilaren 24an emango da, baina haien ordutegian ilbete hori 25an emango da.

 

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net