2019ko ekaina

 

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 1an, 16:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an, 7an, 10an, 13an, 16an, 18an, 21an, 24an, 27an eta 30an izango dira.

- Hilaren 6an, 01:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 11an, 16an, 22an, eta 27an izango dira beste maximoak.

- Hilaren 6an, 07:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 13an, 20an, eta 27an izango dira beste maximoak.

  • Prismatiko edo eta teleskopioarekin:

-Hilaren 5an, 00:29tik 01:54ra D.U., Ganimedes eta Io sateliteen itzala ikusi ahal izango dugu Jupiterren azalean eta bi sateliteen iragatea ere. Honetarako gutxienez 100mm-ko irekidura duen teleskopioa beharko dugu, baita baldintza atmosferiko egokiak eta turbulentzi gabezia.

-Hilaren 12an,03:29tik 04:33ra D.U., berriro ere egoera berdina aurkituko dugu Io-rekin, baina egun argitzearen gertutasunak behaketa oztopatuko du.

-Hilaren 17an, 01:00tan, Jupiterren lau satelite galilearrak ikusi al izango dira lerrokatuta planetaren ekialdera: Europa, Io, Ganimedes eta Calisto.

-Hilaren 26an, 22:00tan, Jupiterren lau satelite galilearrak ikusi al izango dira lerrokatuta planetaren mendebaldera: Io, Ganimedes, Europa eta Calisto.

ILARGIA EKAINEAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

EGUNA

ORDUA

BEHAKETA

01

19:55

librazio minimoa longitudean (l= -5,2º).

konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,1ºra.

03

10:02

Ilberria

04

15:42

konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 3,7ºra.

05

14:48

konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 1,6ºra.

22:46

Goranzko nodotik pasatuko da.

07

23:15

Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 368.504 km (aurreko apogeoan baino 35.634 km gutxiago).

08

21:54

konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,1ºra.

10

05:59

Ilgora

12

librazio minimoa latitudean (b = -6,7º).

16

librazio maximoa longitudean (l = 5,1º)

03:14

konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 7,8ºra.

19:09

konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2ºra.

17

08:31

Ilbetea

19

01:50

beheranzko nodotik pasatuko da

03:54

konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,4ºra.

23

07:50

Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.548 km. (aurreko perigeoan baino 36.044 km gehiago).

25

09:46

Ilbehera.

29

librazio minimoa longitudean (l= -6,1º).

30

14:59

konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 2,2ºra.

PLANETAK EKAINEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (arratsaldeko ilunabarrean ikusiko dugu) orbita-abiadura 172.440 Km/h

Elongazio maximora iritsiko da hilaren 25an, eguzkitik 25º ekialderuntz kokatzean. Honi esker arratsaldeko ilunabarrean ikusgai izango dugu: eguzkia jarri eta ordu eta laurdenera ezkutatuko da hilabetearen hasiera eta amaieran, eta ordu eta hiru laurden beranduago erdialdean. Magnitude aldetik, ekaina -1,1kin hasiko du, eta erdialderako dexente jetsiko da -0,1ra, 0,9an amaitzeko Hilabetea. Egoera desberdinen baturak, hilaren 10tik 25ra doan tartean oso erraz aurkitzeko aukera emango digu, orduan Geminis konstelazioan aurkituko dugu, Castor eta Pollux izarretatik eta Martetik gertu, hauek Merkurio baino zailago aurkitzen beraien disdira bajuagoa dela medio.

Igoera zuzena 5h 26m eta deklinazioa 25º00’ hilaren 1an, eta hilaren 30an igoera zuzena 8h 15m eta deklinazioa 19º7’.

Artizarra (zailtasunez ikusiko dugu egun argitzean) orbita-abiadura 126.000 Km/h

Ekialde ipar-ekialdeko zeruertzetik aterako da eguzkia baino ordubete eskas lehenago. Hilaren 1an egun argitzean ilargitik gertu aurkituko dugu. Behaketarako aukerak murriztuz jarraitzen dute, baina zailtasunez bada ere, begi hutsez ikus daiteke uztailaren erdialderarte. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 3h 11m eta deklinazioa 16º28’ izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 5h 39m eta deklinazioa 23º07’. Hilabetea Ariesen hasi eta Taurora pasako da hilaren 4an. Magnitudea -3,8an mantenduko da.

Marte (arratsaldeko ilunabarrean ikusiko dugu) orbita-abiadura 86.760 Km/h

Mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertz gainean ilunabarrean, gau itxian ezingo dugu ikusi, eguzkia jarri eta bi ordu beranduago ezkutatuko bait da hilaren hasieran eta ordubete beranduago amaieran. Egun hauetan amaitutzat eman dezakegu behaketarako periodoa, urria arte luzatuko dena, noiz berriro aurkitu al izango dugun egunsentiko izarrartean. Koordenatuak aldatu egingo dira, hilaren 1an Igoera zuzena 6h 44m eta deklinazioa 24º13’ izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 8h 03m eta deklinazioa 21º37’. Geminisen hasiko du hilabetea eta Cancerrera pasako da. Hilaren 18an Merkuriotik (garai honetan disdiratsuagoa) gertu aurkituko dugu. Magnitudea 1,8an mantenduko da.

Jupiter (Gau osoan zehar aurkituko dugu) orbita-abiadura 47.160 Km/h

Hilaren 10an oposizioan aurkituko da: Behaketarako momentu egokiena, hilaren 12an lurretik gertuen aurkituko bait da. Ekialde hego-ekialdeko zeruertzik irtengo da arratsalde partean, eta mendebalde hego-mendebaldeko zeruertzetik ezkutatuko da egunsentian. Hilaren 1an Igoera zuzena 17h 19m eta deklinazioa -22º30’, 30an igoera zuzena 17h 03m eta deklinazioa -22º15’. Ofiucon hilabete osoa. Aurtengo magnituderik altuenean aurkitzen da, 2,6.

Saturno (ia gau guztian zehar aurkituko dugu) orbita-abiadura 34.560 Km/h

Hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia baino bi ordu t’erdi lehenago hilaren 1an, eta orduerdi lehenago 30an; eta gau guztian zehar ikusgai aurkituko da eguna argitu arte. Arkulariaren burua (sagitario) osatzen duten hiru izarretatik ekialdera aurkituko dugu. Behaketarako egoera hoberenera gerturatzen ari gara, uztailaren 9ko oposiziotik gertu izango dena. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 24m eta deklinazioa -21°40’ izango da, eta hilaren 30an igoera zuzena 19h 16m eta deklinazioa -21°57’. Magnitudea 0,3tik 0,1ra pasako da.

Hilaren 01an 04:06an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 09an 04:42an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 17an 01:42an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 25an 02:06an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Gauaren amaieran aurkituko dugu) orbita-abiadura 24.480 Km/h

Planetaren behaketarako garai berria hasiko da. Hilaren hasieran zaila izango da oraindik, eguzkia baino bi ordu eskas lehenago azalduko bait da, baina hilabete amaierako, eguzkia baino hiru ordu t’erdi lehenago azalduko da. Aries konstelazioan aurkitzen da. Igoera zuzena 2h 09m, deklinazioa 12º32’ hilaren 1an, eta 30an igoera zuzena 2h 14m eta deklinazioa 12º55’. Magnitudea 5,9 tik 5,8ra pasako da.

Neptuno (Gauaren amaieran aurkituko dugu) orbita-abiadura 19.440 Km/h

Koadraturan 9an, eta 21an erretrogradazio kiribila hasiko du. Igoera zuzena 23h19m, deklinazioa -5º32’m hilaren 1an, koordenatuak hilaren zehar ez dira ia aldatuko.  Hilabetea Acuarion emango du, eta eguzkia baino hiru ordu lehenago azalduko da hilaren hasieran, eta 5 odu lehenago amaieran. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

EKAINEKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, larunbata, eguerdian, 2.458.636. egun juliotarra hasiko da.

- Egunak 15 ordu eta 10 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 21 minutukoa hilaren 30an. Egun argi luzeena duen eguna hilaren 20 da, 4:27 T.U. eguna argituko du eta 19:53 T.U. ilundu. Baina hilaren 11tik 20ra minutu berean egun argituko du, eta 20tik uztailaren 3ra minutu berean ilunduko du.

- Hilaren 4an, Hegiraren 1440. urteko Ramadam hilaren azken eguna teorikoki (ofizialarekin bat dator).

- Hilaren 9an, lurrak 5,3 urte periodoko “73P schwassmann-wachmann” kometak utzitako ahuts lorratzaren zentrua zeharkatzen du, ondorioz Tau Herculidas izeneko izar iheskorrak sortuaz. Maiatzaren 19tik ekainaren 19ra ikus daitezke.

- Hilaren 13an, 12:00 T.U., denboraren ekuazioa nulua da. Honek esan nahi du gure erlojuetan 14:00ak direnean, eguzkia 0 meridianotik pasatzen ari dela, Donosti 2º mendebalderuntz dagoenez, gure meridianotik 14:08tan pasako da

- Hilaren 21an, astrologiaren arabera, eguzkia Cancer konstelazioan sartuko da (90º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

- Hilaren 21an, 15:54tan, Eguzkia ekuadoretik iparreruntz urrutieneko puntura iritsiko da. Udaren hasiera izango da boreal hemisferioan.

- Hilaren 22an, 02:01tan, eguzkia itxuraz Geminis konstelazioan sartuko da (90,4º).

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net