2020ko Otsaila

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Ordu bat gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 2an, 13:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an 22:00tan, 13an 06:00tan, 18an 15:00tan, 24an 00:00tan, eta 29an 09:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 3an, 06:00tan, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 6an 03:00tan, 9an 00:00tan, 11an 21:00tan, 14an 18:00tan, 17an 14:00tan, 20an 11:00tan, 23an 08:00tan, 26an 05:00tan, eta 29an 02:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 5an, 08:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 12an 12:00tan, 19an 16:00tan eta 26an 20:00tan izango dira beste maximoak.

  • Prismatiko edo teleskopioarekin:

-Artizarra behatzen badugu zeruertzetik gertu dagoenean, kolore ezberdinak somatuko ditugu turbulentzia atmoferiko handiaren ondorioz.

Itxurazko Marte eta Antaresen arteko gertutasunak, kolore eta magnitudean oso antzeko diren bi astroen komparaketa ahalbidetuko du. Antares izena, anti Ares-en du jatorria, Ares bait zen grekoek Marteri eman zioten izena.

-Hilaren 13an, 18:00tan, Io, Europa, Ganimedes eta Calisto sateliteak ikusi al izango dira berezko ordenean lerrokatuta Jupiterren mendebaldera.

ILARGIA OTSAILEAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

01 06:10tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4,2ºra.

02 01:42tan, Ilgora.

04 06:34tan, konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 3ºra.

05 librazio minimoa longitudean (l= -7º).

06 08:59tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

07 11:50tan, konjuntzio geozentrikoan Geminiseko Pollux izarrarekin, 5,3ºra.

09 07:33tan, Ilbetea. Perigeoa igarotzearen gertutasunak, normalean baino koefiziente altuagoko marea biziak sortuko ditu, baldintza metereologikoen arabera ere aldatu daitezkenak.

09 23:49tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,6ºra.

10 20:28tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 360.461 km (aurreko apogeoan baino 44.932 km gutxiago).

12 librazio minimoa latitudean (b = -6,6º).

13 14:52tan, konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 7ºra.

15 22:17tan, Ilbehera.

16 22:01tan, konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 6.9ºra.

17 librazio maximoa longitudean (l= 6,6º).

18 13:16tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 0,8ºra.

19 00:11tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

19 19:50tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 0,9ºra.

20 14:18tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 1,7ºra.

23 15:32tan, ihauterien Ilberria.

26 librazio maximoa latitudean (b= 6,6º).

26 11:24tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.278 km. (aurreko perigeoan baino 45.817 km gehiago).

27 17:05tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 5,8ºra

28 14:50tan, konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 4ºra.

PLANETAK OTSAILEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Gau hasieran hilaren 15 arte) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h

Ekialderuntz elongazio maximoan 10an, eguzkia jarri eta ordu t’erdira ezkutatuko da hilaren lehen egunetan eta begi hutsez ikusi dezakegu hilaren 15 arte, mendebalde hego-mendebaldeko zeruertz gainean. Behe konjuntzioan 26an. Igoera zuzena 21h 53m eta deklinazioa -14º07 hilaren 1an, eta hilaren 29an igoera zuzena 22h 17m eta deklinazioa -6º53’. Hilabetea osoa Acuarion. Magnitudea -0,2tik hilaren 1an +4,4ra 29an jetsiko da.

Artizarra (arratsalde amaieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h Eguzkia jarri eta hiru ordu t’erdira ezkutatuko da hilaren 1an, eta ia lau ordu beranduago 29an. Oso ongi ikus daiteke mendebalde hego-mendebaldeko zeruertz gainean. Hilaren 1an Igoera zuzena 1h 27m eta deklinazioa -22º59’ izango da, eta hilaren 29an igoera zuzena 1h 27m  eta deklinazioa 10º16’. Acuarion hasiko du baina laster pasako da Piscisera, han amaitzeko. Magnitudea, ikusgarri, -4,1ik -4,2ra igoko da.

Marte (Gauaren amaieran aurkituko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Lurrera gerturatzen jarraitzen du. Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia baino 3 ordu lehenago. Hilaren 1an Igoera zuzena 17h 13m m eta deklinazioa -22º59’ izango da, eta hilaren 29an igoera zuzena 18h 36m eta deklinazioa-23º34’. Ofiucon hasi eta laster pasako da Sagitariora, han amaitzeko. Magnitudea 1,6tik 1,3ra igoko da.

Jupiter (gau amaieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h

Ekialde hego ekialdeko zeruertzetik irtengo da eguzkia baino ordu t’erdi lehenago hilaren 1an, eta ia bi ordu t’erdi lehenago hilaren 29an. Egunargiaren gertutasunak behaketa okertzen du. Hilaren 1an Igoera zuzena 18h 58m eta deklinazioa -22º43’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea -1,9tik -2,0ra igoko da.

Saturno (gau amaieran ikusiko dugu 10tik aurrera) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik irtengo da eguzkia baino ordubete lehenago hilaren 1an. Behaketarako baldintzak hobetzen joango dira hilabetan zehar. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 50m eta deklinazioa -21°00’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea 0,6an mantenduko da.

Hilaren 03an 16:22an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 11an 14:19an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 19an 17:04an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera

Hilaren 27an 14:51an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Urano (gauaren lehen ordutan aurkituko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Kokagunea ezagututa eta argi kutsaduratik libre dagoen nonbaitetik, begi hutsez ikusi dezakegu. Igoera zuzena 2h 02m, deklinazioa 11º55’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen emango du. Magnitudea 5,8an manteduko da.

Neptuno (gauaren lehen erdialdean ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

Gau hasieran aurkituko dugu teleskopioaren laguntzaz, hego-medebaldeko zeruertz gainean, gau hasieran. Igoera zuzena 23h13m, deklinazioa -6º09’m hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 8ra jetsiko da.

OTSAILEKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, larunbata, eguerdian, 2.458.881. egun juliotarra hasiko da.

- Egunak 9 ordu eta 55 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 11 ordu eta 11 minutu hilaren 29an.

- Hilaren 12an, denboraren ekuazioak aurtengo bere lehen maximo positibora iritsiko da, +14m 12 s.

- Hilaren 16an, 23:41tan, eguzkia itxuraz Acuario konstelazioan sartuko da (327,8º).

- Hilaren 19an, astrologiaren arabera, eguzkia Piscis konstelazioan sartuko da (330º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

- Hilaren 20an, osteguna, ihauteriak hasiko dira, 23ko ilberriarekin loturik daudenak, modu berean udaberriko lehen ilbetearekin lotuta ere, apirilaren 8an izango dena, eta pazkoko igandea adierazten duena, aurten apirilaren 12an.

- Hilaren 29, otsaileko egun gehigarria da, 2020. urtea bisiestoa bait da.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net