2014ko ekaina

Behatzeko Proposamenak

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, Jupiter ikusi ahal izango da Ilgoraren ondoan mendebaldeko horizontean, Eguzkia sartu eta gutxira.
  • Hilaren 1ean, 7:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbil dago haren magnitudea. Hilaren 4an, 7an, 9an, 12an, 15ean, 18an, 21ean, 24an, 27an eta 29an izango dira beste minimoak. Izar aldakor gisa identifikatutako lehen izarretako bat izan zen Algol. Lehena Balearen konstelazioko Mira izan zen, zeina hil honetan iritsiko baita maximora (3 magnitudea); 11 hilabetean behin gertatzen da hori.
  • Hilaren 2an, 6:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 2an, 11:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an, 13an, 18an, 23an eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 24an, Eguzkia atera baino ordubete lehenago, Artizarra ikus daiteke Ilbeheraren ondoan, 10º baino gutxiagoan Ekialdeko horizontearen gainean. Eta haien gainean, Pleiadeak.

Teleskopioarekin

Ilargia Ekainean

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 06:32 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin a 5,4º-ra.
03 04:06 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 404.971 km (aurreko perigeoan baino 37.877 gehiago).
05 20:40 Ilgora.
07 23:31 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin 1,6º-ra.
09 05:34 Goranzko nodotik pasatuko da.
10 18:30 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,6°-ra.
Gutxieneko librazioa longitudean (l = -6,7º). Aristarko kraterrari behatzeko une egokia.
12 06:07 Konjuntzio geozentrikoan Scorpiuseko Antares izarrarekin, 8,1°-ra.
13 04:12 Marrubien Ilbetea.
Hilaren 12an arratsaldean aterako da ekialde hego-ekialdetik, Eguzkia sartu baino ordu-erdi baino gehiago lehenago; eta 13an egunsentian sartuko da mendebalde hego-mendebaldetik, Eguzkia ateratzen denean.
15 Gutxieneko librazioa latitudean (b = 6,5°).
15:46 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 362.074 km (aurreko apogeoan baino 42.897 gutxiago).
19 18:39 Ilbehera.
21 01:55 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin,1,6°-ra.
20:33 Beheranzko nodotik pasatuko da.
Gehienezko librazioa longitudean (l = 6,2º).
24 12:53 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 1,3º-ra.
27 08:09 Ilberria.
29 01:02 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin 5,4°-ra.
30 19:57 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.942 km (aurreko perigeoan baino 43.868 gehiago).
PLANETAK EKAINEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (arratsalde amaieran ikusi ahal izango da, hilaren 5era arte); orbita-abiadura: 172.440 km/h 

Azkar galduko du distira, eta itxuraz Eguzkira hurbilduz joango da. Harekin beheko konjuntzioan izango da hilaren 19an. Hurrengo hileko goizean agertuko da berriro ere zeruan. 6 h eta 5 h bitarteko igoera zuzena. +24° eta +18° bitarteko deklinazioa. Geminin hasiko du hila, Orionera igaroko da gero, eta Tauron amaituko du. Magnitudea 1,2tik 3,1era jaitsiko zaio lehendabizi, eta gero 1,9ra handitu.

Artizarra (egunsentia baino lehen ikusi ahal izango da); orbita-abiadura:126.000 km/h

Hil osoan, Eguzkia baino ordu eta erdi lehenago aterako da (3:00 inguruan). Abuztura bitartean, goizez ikusi ahal izango dugu egunsentia baino ordubete lehenagotik, 5-10º-ko altitudean ekialde ipar-ekialdeko horizontean. Hilaren 15ean, -4ko distira izango du, eta erraz bereiziko da begi hutsez ere. 2 h eta 4 h bitarteko igoera zuzena. +11º eta +20º bitarteko deklinazioa. Hila Ariesen hasiko du, eta Taurora igaroko da gero. Haren magnitudeak behera egingo du pixka bat, -4,0tik -3,9ra.

Marte (gauaren lehen erdian ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Egunaren erdialdera aterako da; lehendabizi hegoaldeko horizontean egongo da, eta arratsaldearen amaieran hego hego-ekialdean. Virgoren konstelazioan izango da, Spica izarretik gertu. Une egokia da kalitateko behaketak egiteko. Hilaren 30ean, Eguzkia baino 4 ordu pasatxo beranduago sartuko da. 12 h eta 13 h bitarteko igoera zuzena. -04 eta -07º bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudea -0,6tik -0,1era jaitsiko zaio.

Jupiter (gauaren hasiera-hasieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 47.160 km/h

Eguzkia baino 3 ordu eskas geroago sartuko da hilaren 1ean (23:00 inguruan), eta Eguzkia sartu eta handik 1 ordura hilaren 30ean (21:00 inguruan). Teleskopioz behatzeko unea iragan da, ez baita gehiago ikusiko uztailera bitartean; orduan goizetik aterako da. 7:30 h eta 8 h bitarteko igoera zuzena. +22º-ko deklinazioa. Hil osoan Geminin izango da. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, -1,9tik -1,8ra.

Saturno (gauaren lehen zatian baino gehiagoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Hilaren 1ean, Eguzkia sartu baino bi ordu lehenago aterako da (17:00 inguruan), eta hilaren 30ean, Eguzkia sartu baino 4 ordu lehenago (16:00 inguruan). Hilabete pasatu da oposizioan egon zenetik, eta behatzeko une egokia izaten jarraitzen du. Inklinazioari esker, haren Ipar poloa ikusten da. 15 h-ko igoera zuzena. -15°-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. Magnitudeak behera egingo du pixka bat, 0,2tik 0,3ra.

Urano (inguruan aterako da hilaren amaieran); orbita-abiadura: 24.480 km/h

1 h-ko igoera zuzena. +05°-ko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 5,9tik 5,8ra.

Neptuno (egunsentia baino lehentxeagotik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 km/h.

Hilaren 10ean hasiko du erretrogradazio-begizta. 22 h-ko igoera zuzena. +09°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 7,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Ekaineko Beste Efemeride Batzuk

(Gehitu bi ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Eguna

Behaketa
01 Igandea. Eguerdian, 2.456.810. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 15 ordu eta 10 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 21 minutukoa, hilaren 31n.
Hilaren 10etik 20ra aterako da Eguzkia goizen: 4:27an (egun horietan guztietan minutu berean).
Hilaren 21ean, 10:51n, ekaineko solstizioa. Lurreko ekuatorearen gaineko punturik iparraldekoenera iritsiko da Eguzkia. Uda hasiko da hemisferio borealean. Egun horretan, eguzki-argiak 15 ordu eta 25 minutu iraungo du. 
Ekainaren 20tik uztailaren 3ra arte sartuko da Eguzkia beranduen: 19:52an (egun horietan guztietan minutu berean).
09 73P Schwassmann-Wachmann kometak utzi duen hauts-lorratza zeharkatuko du Lurrak. Tau Herkulida izar iheskorrak sortuko dira; aktiboak, maiatzaren 19tik ekainaren 19ra arte.
13 12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.
21 19:29an, Eguzkia Geminiren konstelazioan sartuko da itxuraz (90,34º). Prezesio-mugimenduaren ondorioz, Eguzkiak urtean 0,01397º aldatzen du bere posizioa zodiakoko konstelazioen barnean, hau da, arku-segundo baten zazpirena, edo 1” asteko, 1º 71,6 urteko, 1,397º mendeko eta 30º (zodiakoko zeinu baten batezbestekoa) 2.150 urtetik behin. Alegia, 360º 25.770 urtetik behin.
27 7P Pons-Winnecke kometak (6,32 urteko periodoa du) utzi duen hauts-lorratza zeharkatuko du Lurrak. Ekaineko Bootida izeneko izar iheskorrak sortuko dira; aktiboak, ekainaren 22tik uztailaren 2ra arte.
29 Hejira egutegi musulmanaren 1435. urteko ramadam hilabetearen lehen egun teorikoa.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net