2013ko martxoa

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 9:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Haren magnitudea 3,3ra hurbiltzen ari da. Hilaren 5ean, 8an, 10ean, 13an, 16an, 19an, 22an, 25ean, 28an eta 31n izango dira hileko beste minimoak. Identifikatutako lehen izar aldakorretako bat da, eta haren magnitudea 2,1era hurbiltzen da.

  • Hilaren 3an, 8:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 8an, 14an, 19an, 24an eta 30ean izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 7an, 4:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 14an, 21ean eta 28an izango dira beste maximoak.

  • Hilaren 12ra arte, argi zodiakala ikusi ahal izango da mendebaldeko horizontean gauaren hasieran, Piscis, Aries eta Taurus konstelazioak betez.

  • C/2011 L4 Panstarrs kometa Eguzkia baino ordubete geroago ezkutatuko da. Litekeena da 0 magnitudera iristea eta prismatikoekin ikusi ahal izatea.

Teleskopioarekin:

  • Hilaren 7an, Kalisto —Jupiterren satelitea— ikusi ahal izango da, planetaren Hego polotik igarotzen.

  • Saturno eta haren eraztunak ere ikus daitezke, +18,8º-ko inklinazioarekin, baita eraztunek planetaren gainazalean proiektatzen duten itzala ere.

Ilargia Martxoan

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 07:16 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 0,1°-ra.
02 15:01 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin 3,3°-ra.
03 02:26 Goranzko nodotik pasatuko da.
04 12:30 Konjuntzio geozentrikoan Antares Scorpius izarrarekin, 6,4°-an.
21:54 Ilbehera.
05 23:26 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 369.977 km.
11 19:52 Ilberria.
16 06:14 Beheranzko nodotik pasatuko da.
17 06:18 Konjuntzio geozentrikoan Pleiadeekin, 5,2°-ra.
18 01:21 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,5°-ra.
03:18 Konjuntzio geozentrikoan Tauruseko Aldebaran izarrarekin, 3,5°-ra.
19 03:13 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 404.259 km (perigeoan baino 34.282 gehiago).
17:28 Ilgora.
24 Gehienezko librazioa latitudean (b = 6,72º).
19:38

Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulus izarrarekin.

25 Gutxieneko librazioa longitudean (b = -5,62°).
27 09:29 Martxoko Ilbetea. Eguzkia atera baino 20 minutu lehenago sartu, eta ilunabarretik ordu-erdira aterako da.
29 19:57 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin 3,4º-ra.
30 05:52 Goranzko nodotik pasatuko da.
31 03:39 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 367.499 km.
Planetak Martxoan

Merkurio (Behaezina hilabete honetan)

Beheranzko konjuntzioan izango da hilaren 4an, eta ezingo da ikusi hilabete honetan. 23 h-ko igoera zuzena. -2 eta -8º arteko deklinazioa. Piscisen hasiko du hila, eta Aquariusera igaroko da gero. Magnitudea -2,4tik 0,4ra aldatuko zaio.

Artizarra (Behaezina hilabete honetan)

Goranzko konjuntzioan izango da hilaren 28n, eta ezingo da ikusi hilabete honetan. 22 h eta 0 h bitarteko igoera zuzena. -11° eta +02° bitarteko deklinazioa. Aquariusen izango da, eta Piscis Cetusera igaroko da. -3,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Marte (Behaezina hilabete honetan)

23 eta 24 h bitarteko igoera zuzena. -02º eta +05º bitarteko deklinazioa. Piscisen izango da, Cetusera igaroko da, eta Piscisera itzuliko da. Marteren magnitudeak gora egingo du pixka bat, 1,4tik 1,3ra.

Jupiter (Gauaren lehen erdian ikus daiteke)

Hilaren 1ean, gauaren lehen erdian sartuko da, eta hilaren 31n, gauerdia baino pixka bat lehenago. 4 h-ko igoera zuzena. 21º-ko deklinazioa. Hil osoan Taurusen izango da. Artizarraren magnitudeak gora egingo du pixka bat, -2,3tik -2,1era.
Hilaren 24an, 17:00ak aldera, Tauruseko Aldebaran izarraren ondoan izango da.

Saturno (Gauaren bigarren erdian ikus daiteke)

Hilaren 1ean, arratsaldearen amaieran aterako da, eta hilaren 31n, 21:00ak baino pixka bat lehenago. Diametro handiko teleskopio batekin behatzeko aukera bikaina. 14 h-ko igoera zuzena. -13°-ko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. Magnitudeak gora egingo du pixka bat, 0,4tik 0,2ra.
Hilaren 8an, 15:51n, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 16an, 16:49an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 24an, 13:44an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (Behaezina hilabete honetan)

Goi-konjuntzioan izango da hilaren 29an. 0 h-ko igoera zuzena. +2°-ko deklinazioa. Cetusen hasiko du hila, eta Piscisera igaroko da amaieran. 5,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (Behaezina hilabete honetan)

22 h-ko igoera zuzena. -11°-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 8,0ko magnitudeari eutsiko dio.

Martxoko Beste Efemeride Batzuk
Eguna

Behaketa
01 Ostirala. Eguerdian, 2.456.353. egun juliotarra hasiko da; Kristo aurreko 4713ko urtarrilaren 1eko eguerditik igaro diren egunak dira horiek. Kalkulu astronomikoak errazago egiteko erabiltzen da datu hori. XVII. mendeko eruditu frantses batek, Joseph Justus Scaliger-ek, zehaztu zuen data hori, garai hartako hiru ziklorik garrantzitsuenek bat egiten zutelako: 28 urteko eguzki-zikloak, 19 urteko ilargi-zikloak eta erromatar zergen 15 urteko zikloak, “erromatar indikzio” deiturikoak.
Egunak 11 ordu eta 13 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 12 ordu eta 43 minutukoa hilaren 31n.
Hileko azken egunean, lehenean baino 53 minutu lehenago aterako da Eguzkia, eta 36 minutu geroago ezkutatuko da.
11 Eguzkia, itxuraz, Piscis konstelazioan sartuko da (351,49°).
20 11:01ean, martxoko ekinozioa. Udaberriaren hasiera Ipar hemisferioan.
20 Astrologiaren arabera, Eguzkia Ariesen sartuko da (0°).
24 Birjinida izeneko izar iheskorren maximoa. Urtarrilaren 25etik apirilaren 15era egongo dira aktibo.
31 Pazko-igandea. Udaberriko ekinozioaren ondorengo lehen Ilbetearen osteko lehen igandea da.
31 Ordu-aldaketa Europar Batasuneko herrialdeetan. Goizaldeko ordu bietan, ordubete aurreratuko dira erlojuak.

(Gehitu ordubete denbora ofiziala kalkulatzeko)

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net