2017ko martxoa

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Ordu bat gehitu ordu ofiziala kalkulatzeko hilaren 26 arte, ordutik aurrera bi ordu gehitu behar dira)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h
Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h
Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

Behaketa Proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, 16:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an, 12an, 17an, 23an eta 28an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3an, 00:00an, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 10an, 17an, 24an eta 31an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3an, 15:00an, Perseoko Algol izarraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 6an, 9an, 12an, 15an, 17an, 20an, 23an, 26an eta 29an izango dira.
  • Hilaren 15tik Hilabetea bukatu arte zodiakoaren argia ikus daiteke mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertz gainean gauaren hasieran,  Aries eta Tauro konstelazioak zeharkatuz.

Prismatikoekin

  • Hilaren 13an, 23:58an, ilargiak Virgon aurkitzen den hirugarren magnitudeko  Porrima izarra ezkutatuko du 45 minutuz, 00:43an azalduko da berriro.

Teleskopioarekin

  • Hilaren 23 arte, Artizarra zeruertzaruntzko bidean aurkituko da (gradu bat eguneko), eta disdiratsu azaltzen den gainazalaren eremua ere murrizten doa, bere txikiagotze forma are finago azalduaz. Zeruertz garbi baten egoera ezinhobean, hilaren 23ko arratsalderarte ikusi ahal izango da mendebaldeko zeruertzean, hilaren 24an berriz, goizean aurkitu dezakegu ekialdeko zeruertzean, eguzkia atera baino minutu batzuk lehenago.
  • Hilaren 13an, Calisto Jupiterren hego polotik pasatzen den bitartean, Io, Europa eta Ganimedesek, triangelu bat osatuko dute planetaren mendebaldera.
Ilargia Otsailean
  Eguna Ordua Behaketa
  01 02:54 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin.
18:27 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 3,4ºra
21:48 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4,1ºra.
03 07:47 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 369.065 km (aurreko apogeoan baino 35.321 km gutxiago).
04 10:18 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,4ºra.
05 Librazio maximoa latitudean (b = 6,8º).
02:59 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,2ºra.
11:33 Ilgora.
10 22:15 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 0,8ºra.
11 Librazio maximoa longitudean (l = 4,7º).
04:20 Goranzko nodotik pasatuko da.
12 14:55 Ilbetea. Zeruertz garbi batean, ilargiaren irteera eta eguzkiaren sarrera ikus daitezke biak batera.
14 21:52 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,3ºra.
15 03:37 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,1ºra
18 Librazio minimoa latitudean (b=-6,8º).
17:13 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 404.646km (aurreko perigeoan baino 35.581 km gehiago).
23:12 Konjuntzio geozentrikoan Escorpioko Antares izarrarekin, 9,8ºra.
20 10:37 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,4ºra.
16:00 Ilbehera.
25 Librazio minimoa longitudean (l=-6,4º).
15:41 Beheranzko nodotik pasatuko da
28 02:58 Ilberria.
29 11:33 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 6,3ºra.
30 12:23 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 363.863 km (aurreko apogeoan baino 40.783 km gutxiago).
  15:49 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 5,3ºra.
31 16:52 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,3ºra.

PLANETAK MARTXOAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (Hilaren 15tik aurrera ikusiko dugu arratsalde amaieran) Orbita-abiadura 172.440 Km/h 

Goi konjuntzioan aurkituko da hilaren 7an, hilaren 15an eguzkia sartu eta 40 minututara ezkutatuko da. Prismatikoekin ikusi ahal izango dugu 15tik aurrera, mendebaldeko zeruertz gainean, eta begi hutsez hilaren 30tik aurrera, orduan eguzkia sartu eta ordu t’erdira ezkutatuko da. Igoera zuzena 22h eta 2h artean, deklinazioa -10º eta 12º bitarte. Hilabetea Acuarion hasiko du Pisciera pasatzeko. Ikus daitekeen egun gutxi horietan, magnitudea oso azkar pasako da -1,6tik 0,1ra.

Artizarra (Arratsalde amaieran ikusi ahal izango da hilaren 23 arte, eta gauaren amaieran 24tik aurrera) orbita-abiadura 126.000 Km/h

Hilaren 1an elongazioa 32ºkoa izango da oraindik, eta 25an behe konjuntzioan aurkituko da. Igoera zuzena 01h eta 00h artean, deklinazioa 12º eta 8º bitarte. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea -4,6tik -3,9ra jetsiko da.

Marte (Gauaren hasieran ikus daiteke) Orbita-abiadura 86.760 Km/h

Gauaren hasieran ikusi daiteke mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertzetik 21ºra hilaren 1an, eta 12ºra hilaren 31an. Honen disdira itzaltzen joango da eta gero eta goizago ezkutatuko da. Igoera zuzena 1:40h eta 2:40h artean, deklinazioa 10º eta º6º bitarte. Hilabetea Piscisen hasiko du eta Ariesera pasa. Magnitudea 1,6tik, 1,8ra pasako da.

Jupiter (Gauaren bigarren herenetik aurrera ikus daiteke) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Behaketarako egoera hobetuz doa. Erretrogradazio kiribilan darrai bere oposizioaren egunerarte, Apirilaren 7an. Eguzkia sartu eta hiru ordu t’erdi beranduago irtengo da hilaren 1an, eta orduerdi beranduago hilaren 31an. Igoera zuzena 13h, deklinazioa -7º. Hilabete guztia Virgon emango du. Magnitudea -2,4an mantenduko da.

Saturno (Gau amaieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik irtengo da, eguzkia baino lau ordu lehenago hilaren 1an, eta bost ordu lehenago 31an. Behaketarako hobetuz joango da oposizioa iritsi arte, ekainaren 15an. Argi kutsaduratik libre legoken zeru batean, esnebideak inguratuta aurkituko genuke. Igoera zuzena 18h, deklinazioa –22º. Hilabete guztia Sagitarion emango du. Magnitudea pixkanaka handituz doa, 0,5tik 0,4ra.
Hilaren 8an 21:13an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.
Hilaren 16an 21:47an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 24an 20:29an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Gauaren hasieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Gero eta zailago izango da behaketa,  baina oraindik mendebaldeko zeruertz gainean aurki dezakegu gau hasieran. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 8º. Hilabete guztia Piscisen emango du. Magnitudea 5,9an mantenduko da.

Neptuno (Hilabete honetan ezin izango dugu ikusi) orbita-abiadura 19.440 Km/h

Hilaren 2an eguzkiarekin konjuntzioan egongo da. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Akuarion. Magnitudea 8an mantenduko da.

Beste Efemeride Batzuk Otsailean
Eguna

Behaketa
1 Azteazkena, eguerdian, 2.457.814. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 11 ordu eta 13 minutuko iraupena du hilaren 1an, eta 12 ordu eta 42 minutukoa hilaren 31an
12 06:46an, eguzkia itxuraz Piscis konstelazioan sartuko da (351,88º).
20 10:28an, martxoko ekinozioa. Gauaren eta egunaren iraupena berdina izango da. Udaberria hasiko da ipar hemisferioan eta udazkena hego hemisferioan.
Hilaren 20an, astrologiaren arabera, eguzkia Aries konstelazioan sartuko da (0º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

26 02:00an,  Europar komunitatea osatzen duten herriek, erlojua ordu bat aurreratuko dugu (Udarako ordutegia), eta horrela jarraituko dugu Urriako azken iganderarte, noiz berriro neguko ordutegira bueltatuko garen.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net