2020ko Maiatza

2020KO MAIATZEKO  EFEMERIDEAK

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Bi ordu gehitu ofiziala kalkulatzeko)

Poloetan kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 0 Km/h

Ekuadorean kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.668 Km/h

Donostian kokatutako edozein punturen batazbesteko abiadura lurraren ardatzarekiko: 1.220 Km/h

BEHAKETA PROPOSAMENAK

  • Begi hutsez:

- Hilaren 3an, 18:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 9an 03:00tan, 14an 12:00tan, 19an 21:00tan, 25an 05:00tan, eta 30an 14:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren 1an, 10:00tan, Eta Aquilae izar zeifeidarraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. 8an 15:00tan, 15an 19:00tan, 22an 23:00tan eta 30an 03:00tan izango dira beste maximoak.

- Hilaren erdialdean, gauerdian,  zeru ireki eta argi kutsaduratik libre dagoen nonbaitetik, esnebidea ikus dezakegu iparretik hego-ekialdera zabaltzen.

- C/2019  Y 4 Atlas kometa

Maiatzaren 31an periheliora iritsiko da, eguzkitik gertueneko puntua, joan den abenduaren 28an aurkitu zen

kometa hau. Aurreikuspen baikorrenak begi hutsez ikusi ahal izango dela diote. Hilabete hasieran Jirafaren konstelazioan aurkituko da, Capella izarretik 13º iparrera, ipar-mendebaldeko zeruertzeruntz gauaren hasieran. Hilaren 12an Perseon sartuko da, eta 20tik aurrera ezingo dugu ikusi eguzkiarekiko gertutasunaren erruz.

  • Prismatiko edo teleskopioarekin:

- Hilaren 3an, Calisto eta Europa Jupiterretik ekialdera eta Io eta Ganimedes mendeabldera aurkituko ditugu.

ILARGIA MAIATZEAN (Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

02 05:46tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 4ºra.

04 librazio minimoa latitudean (b = -6,6º).

05 21:44tan, konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 6,7ºra.

06 03:03tan, Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 359.654 km (aurreko apogeoan baino 46.808 km gutxiago).

07 10:45tan, Ilbetea. Perigeoaren gertutasunaren ondorioz, normalean baino koefiziente altuagoko marea biziak sortuko dira.

08 23:48tan, konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 6,3ºra.

10 09:01tan, beheranzko nodotik pasatuko da.

12 librazio maximoa longitudean (l= 6,9º).

12 10:30tan, konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,3ºra.

12 19:18tan, konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 2,7ºra.

14 14:03tan, Ilbehera.

15 04:06tan, konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 2,6ºra.

17 librazio maximoa latitudean (b= 6,8º).

18 07:45tan, Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.583 km. (aurreko perigeoan baino 45.929 km gehiago).

22 17:39tan, Ilberria.

24 03:14tan, konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 3,7ºra.

24 11:09tan, konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 2,8ºra.

24 21:34tan, Goranzko nodotik pasatuko da.

26 18:43tan, konjuntzio geozentrikoan Geminiseko Pollux izarrarekin, 4,5ºra.

27 librazio minimoa longitudean (l= -5,9º).

29 11:51tan, konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 4,1ºra.

30 03:30tan, Ilgora.

PLANETAK MAIATZEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (12tik aurrera ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 172.440 Km/h

Goi konjuntzioan 4an, 12tik aurrera agertuko da arratsaldearen amaieran, mendebalde ipar-mendebaldeko zeruertz gainean, eguzkia jarri eta ordubetera. Behaketarako baldintzak hobetuz doaz. Igoera zuzena 2h 16m eta deklinazioa 12º49’ hilaren 1an, eta hilaren 31an igoera zuzena 6h 11m eta deklinazioa 25º58’.  Ariesen hasi, Taurora pasa eta Geminisen amaituko du. Magnitudea -1,9tik 1an 0,6ra 31an pasako da.

Hilaren 21 eta 22an, Artizarraren ondoan ikus daiteke.

Artizarra (arratsalde amaieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 126.000 Km/h

Itxuraz eguzkitik gero eta gertuago aurkituko dugu, hilaren 1an ipar-mendebaldeko zeruertzetik ezkutatuko da gure izarra jarri eta hiru ordu t’erdira, eta eguzkia jarri eta ordu erdira 31an. Igoera zuzena 5h 10m eta deklinazioa 27º45’ izango da hilaren 1an, eta hilaren 30an igoera zuzena 4h 57m eta deklinazioa 24º02’. Hilabete osoa Tauron. Magnitude maximoa -4,6 hilaren hasieran, murriztuz joango da hilean zehar -3,8 arte.

Hilaren 21 eta 22an, Merkurioren ondoan aurki dezakegu.

Marte (Gauaren amaieran aurkituko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 86.760 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik azalduko da eguzkia baino 3 ordu eskas lehenago. Bere disdira areagotuz doa hilare amaieran magnitude negatibora iritsi arte. Baina ez da 10º baino gehiago igoko eguzkia atera baino lehen. Lurrera gerturatzen jarraitzen du.  Hilaren 1an Igoera zuzena 21h 37m m eta deklinazioa –15º56’ izango da, eta hilaren 31an igoera zuzena 22h 56m eta deklinazioa -9º21’. Hilabetea Capricornion hasi eta erdialdean Acuariora pasako da. Magnitudea  0,3tik -0,1ra igoko da.

Jupiter (gau amaieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 47.160 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik irtengo da gauerdi aldean eta hilaren 14an erretrogradazio kiribila hasiko du, irailaren 13 arte luzatuko dena. Behaketarako momentu egokian gauaren bigarren erdialdean. Hilaren 1an Igoera zuzena 19h 55m eta deklinazioa -20º57’. Sagitarion hilabete osoa. Magnitudea -2,4tik -2,6ra igoko da.

Saturno (gau amaieran ikusiko dugu) batezbesteko orbita-abiadura 34.560 Km/h

Ekialde hego-ekialdeko zeruertzetik irtengo da gauerdi aldean eta hilaren 11an erretrogradazio kiribila hasiko du. Behaketarako urteko garai onenean sartzen gara. Hilaren 1an Igoera zuzena 20h 15m eta deklinazioa -19°54’. Capricornion hilabete osoa. Magnitudea 0,5tik 0,4ra pasako da.

Hilaren 01an 13:47an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 09an 15:51an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Hilaren 17an 12:29an, Titan elongaziorik handienean planetatik  ekialdera.

Hilaren 25an 14:18an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.

Urano (hilabete honetan ez da ikusiko) batezbesteko orbita-abiadura 24.480 Km/h

Hilabete honetan ez da ikusiko. Igoera zuzena 2h 18m, deklinazioa 13º17’ hilaren 1an. Hilabete osoa Ariesen. Magnitudea 5,9an mantenduko da.

Neptuno (hilabete honetan ez da ikusiko) batezbesteko orbita-abiadura 19.440 Km/h

Ekliptikaren inklinazioak, zeruertzetik arrasean mantenduko du, eta ondorioz ezingo dugu ikusi. Igoera zuzena 23h 25m, deklinazioa -4º56’m hilaren 1an. Acuarion jarraitzen du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

MAIATZEKO BESTE EFEMERIDE BATZUK

- Hilaren 1an, ostirala, eguerdian, 2.458.971. egun juliotarra hasiko da. ( José Scaligerrek bere aitaren omenean)

- Egunak 14ordu eta 19 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 15 ordu eta 10 minutu hilaren 31an.

- Hilaren 5an, lurrak Halley kometaren igarotzeek utzitako hauts kosmiko lorratza zeharkatuko du, Eta Acuaridaz izeneko izar iheskorrak sortuaz. Ilbetearen gertutasunak behaketa oztopatuko du. Urrian, lurrak lorratz berbera pasatzean  Orionida izeneko izar iheskorrak sortuko dira.

- Hilaren 8an, lurrak C/1983 H1 Iras-Araki-Alcock kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du (infra-gorri satelite astronomikoa), eguzkitik gertu pasa zenean 1983. urtean, Eta Liridas izeneko izar iheskorrak sortuaz, Ilbetearen gertutasunak behaketa oztopatuko du .

- Hilaren 13an, 12:00tan, denboraren ekuazioak aurtengo bere lehen maximo negatibora iritsiko da: -3m 40s.

- Hilaren 14an, 00:41tan, eguzkia itxuraz Tauro konstelazioan sartuko da (53,7º).

- Hilaren 20an, astrologiaren arabera, eguzkia Geminis konstelazioan sartuko da (60º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net