Astronomia gaua

2020/11/16

Azaroaren 22an Astronomia gaua antolatuko da Oiangun. Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatzen dute 7. urtez segidan.

Herrian arrakasta handiko ekintza da, non haur, gazte eta helduak hurbiltzen diren zeruko eta unibertsoaren inguruko jakinminak asetzera.

Bi saio antolatu dira eta egungo egoerari egokitutako segurtasun neurriak bermatuko dira.

Egoera meteorologikoak laguntzen ez badu, bi saioak bertan behera geratuko dira.

17.30-18.30. Unibertsoaren sorreraren aurkezpena. 6-12 urte.

Aurkezpen honek, modu erakargarri eta gertukoan Big Bangaren teoria azaltzea du. Unibertsoan, ez argirik eta ezta berorik ere zegoen garaietara eramango gaitu eta, pixkanaka, salto erraldoiak emanez gure planetaren sorreraraino iritsiko gara. Milioika urte ordu batean azaltzea ez da lan samurra, baina hainbat esperimentu eta adibide sinpleekin ezezagunak diren kontzeptu eta egoerak ulertzen ahaleginduko gara.

Aurkezpen honen sortzailea Maria Montessori pedagoga izan zen eta denborak aurrera egin ahala hainbat aldaketa jasan dituen arren bere xarma guztia darama hasieratik amaierara.

Aurkezpenean astronomia, geologia, eta beste hainbat gaiei buruzko zertzeladak emango dira. Horietan sakontzea zaila izango den arren azaltzen diren interesak etxean asetzea gomendatzen dugu.

Edukiera: 10 pertsona

Gonbidapena beharrezkoa da.

Partehartzaileek gonbidapena bibe.me plataformaren bitartez lortu dezakete.

19.00-21.00. Behaketa astronomikoa.

Aranzadiko Astronomia saileko kideek gau honetako zerua proiektatuko dute pantaila batean. Honi esker zeruko elementu ezberdinak ikusi ahal izango ditugu: izarrak eta konstelazioak, Ilargiaren kraterrak, Jupiterren sateliteak, Marteko gainazala, Saturnoren eraztuna eta beste zeruko elementu batzuk. Azken hau eguzkiaren argia desagertzearekin batera hasiko da, gaueko 19.00etan hain zuzen ere.

Edukiera: 20 pertsona

Gonbidapena beharrezkoa da.

Partehartzaileek gonbidapena bibe.me plataformaren bitartez lortu dezakete.

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net