2015eko azaroa

Behatzeko Proposamenak

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Neguko ordutegian, gehitu 1 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, 00:0an, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Beste maximoak, 8an, 15an, 22an eta 29an izango dira.
  • Hilaren 2an, 06:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu izango da. Beste minimoak 5an, 8an, 10an, 13an, 16an, 19an, 22an, 25an, 28an eta 30an izango dira.
  • Hilaren 5ean, 00:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Beste maximoak 10an, 15an, 21an eta 26an izango dira.
  • Hilaren 10tik 25era, zodiakoaren argia ikus daiteke ekialdeko zeruertzean, egunsentia baino lehen.

Teleskopioarekin

  • 50 handiagotzeko teleskopioarekin, Artizarran handitzen ari den konkordun fasea ikus daiteke
Ilargia AzaroanLa Luna en Noviembre
  Eguna Ordua Behaketa
  01 Librazio maximoa longitudean (l = 7,6º).
03 12:25 Ilbehera.
05 02:28 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin, 3,1ºra.
06 14:04 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 2,2ºra.
07 08:24 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 1,7ºra.
12:47 Konjuntzio geozentrikoan artizarrarekin, 1,2ºra.
15:53 Goranzko nodotik pasatuko da
22:21 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.708 km (aurreko perigeoan baino 46.380 km gehiago).
09 16:05 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 4,1ºra.
11 17:48 Ilberria.
15 Librazio minimoa latitudean (b=-6,6º).
16 Librazio minimoa longitudean (l=-5,7º).
19 06:28 Ilgora.
21 13:52 Beherunzko nodotik pasatuko da.
23 20:08 Perigeotik pasatuko da Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 362.822 km (aurreko apogeoan baino 42.886 gutxiago).
25 17:26 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Pleyadeekin, 8,5ºra.
22:45 Ilbetea.
26 09:46 Konjuntzio geozentrikoan, Tauroko Aldebaran izarrarerekin, 0,7ºra.
28 Librazio maximoa latitudean (b=6,6º)
30 Librazio maximoa longitudean (l=6,7º)
PLANETAK AZAROAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 km/h)

Merkurio (Hilaren 5arte ikus daiteke) orbita-abiadura: 172.440 Km/h

Goi konjuntzioan hilaren 17an, hilaren 5arte bakariiko ikusi ahal izango da gau amaieran, ekialdeko zeruhertzean. Igoera zuzena 14h eta 17h artean, deklinazioa -10º eta -24º bitarte. Virgotik, Libratik, Escokorpiotik eta Ofiucotik pasatuko da. Magnitudea -1,1tik 0,8ra gutxituko du.

Artizarra (gau amaieran ikusi ahal izango da) orbita-abiadura: 126.000 Km/h

Eguzkia baino lau ordu lehenago azalduko da hilabete guztian  zehar. Bere distira handiak, gauaren amaieran nahastezin bihurtzen du hego-ekialdeko zeruhertzean. Igoera zuzena 11h eta 13h artean, deklinazioa 3º  eta -7º bitarte. Hilabetea Leon Hasiko du, vaina laister pasako da Virgora. Magnitudea -4,3tik -4,2ra gutxituko du.
Hilaren 3an Marte ondoan aurkitu dezakegu.
Hilaren 30an Virgoko Spica izarraren ondoan aurkitu dezakegu.

Marte (gau amaieran ikus daiteke) orbita-abiadura: 86.760 Km/h

Eguzkia baino lau ordu lehenago azaltzen da hilaren 1ean, eta bost ordu lehenago hilaren 30an.Igoera zuzena 11:35 eta 12:40 artean, deklinazioa 4º eta -3º bitarte. Hilaren 2tik Aurrera Virgon emango du hilabetea. Magnitudea zertxobait igoko du, 2tik 1,8ra.
Hilaren 3an Artizarraren ondoan ikus daiteke.
Hilaren 30an Virgoko Porrima izarraren ondoan aurkituko dugu.

Jupiter (gau amaieran ikus daiteke) orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Eguzkia baino lau ordu lehenago azaltzen da hilaren 1ean, eta bost ordu lehenago hilaren 30an.Igoera zuzena 11:35 eta 12:40 artean, deklinazioa 4º eta -3º bitarte. Hilaren 2tik Aurrera Virgon emango du hilabetea. Magnitudea zertxobait igoko du, 2tik 1,8ra.
Hilaren 3an Artizarraren ondoan ikus daiteke.
Hilaren 30an Virgoko Porrima izarraren ondoan aurkituko dugu.

           

Saturno (gau hasieran ikusi ahal izango da hilare 5arte) orbita-abiadura: 34.560 Km/h

Eguzkiarekin konjuntzioan hilaren 30an, berehala desagertuko da gau hasierako zerutik. Igoera zuzena 16h, deklinazioa -20º. Hilabete guztia Eskorpion emango du. Magnitudea0,5tik 0,4ra igoko zaio.

Urano (Gau hasieratik ikusi ahal izango da) orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Teorikoki begi hutsez ikus daiteke. Momentu egokia telekopio batekin ikusi ahal izateko. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 6º. Hilabete guztia Piscisen. Magnitudea 5,7an mantenduko da.

Neptuno (gauaren lehen erdian ikus daiteke) orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Bere erretrogradazio mugimendua amaitzen du hilaren 18an eta ekialdeko koadraturan aurkituko da hilaren 29an. Igoera zuzena 22h, deklinazioa -10º. Hilabete guztia Akuarion emango du. Magnitudea 7,9an mantenduko da.

Azaroko Beste Efememeride Batzuk
Eguna Behaketa
01 Igandea.  Eguerdian, Juliotar egutegiko 2.457.328. eguna hasiko da.
Hilaren 1ean egunaren iraupena 10 ordu eta 18 minutukoa izango da, eta  30ean berriz 9 hordu eta 12 minutukoa.
04 12:00an, denboraren ekuazioak aurtengo bigarren máximo negatibora iritsiko da: -16m 26s.
12:00an, Ipar izarra gure meridianotik oso gertu aurkituko da. Nahiz eta geldi dagoela diogun, lurraren ardatzareean aurkitzen delako, hau ez da guztiz egia. Mugimendu bat du, ilargiaren zirkunferentziaren antzekoa.Lurraren errotazio ardatza ez dago espazioan finko, kono mugimendu bat egiten du, kono honen ardatza, lurrak eguzkiarekiko biran sortzen duen planoaren perpendikularra da. Prezesio mugimendua esaten zaio honi, eta 26.000 urte behar ditu bira oso bat egiteko. Gaur egun ipar izarra da zeruko ipar polotik gertuen ikus daiteken objektua, eta hórrela izango da 2100 urte arte. Gero urruntzen joango da eta 12.000 urte barru, Lira konstelazioko Vega izarra izango da zeruko ipar poloa seinalatuko duen izarra, ipar izar berria.
12 Lurrak 2P Encke kometak utzitako lorratza zeharkatuko du. Kometa honek 3,3 urteko periodoa du, eta hego tauridak eta ipa tauridak  bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortuz. Lurrak ekainean ere lorratz hau zeharkatzen du, beta tauridak sortuaz.
18 Lurrak 55P Tempel-Tuttle kometak utzitako lorratza zeharkatuko du. Kometa honek 33,2 urteko periodoa du, eta leonidas bezela ezagutzen diren izar iheskorrak sortuz. Ikusketarako momento egokia, ilgora sartu ondoren.
22 Astrologiaren arabera, eguzkia Sagitarion sartuko da (240º). Zodiakoaren zeinuen mugak longitudean, eta izen bera eramaten duten zodiakoaren konstelazioen mugak ez datoz bat.
23 21:45an, Eguzkia itxuraz Eskorpioko konstelazioan sartzen da (241,29º).
30 09:55an, Eguzkia itxuraz Ofiuco konstelazioan sartzen da (247,86º).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net