2016ko urria

(Ordu guztiak denbora uninertsalean eman dira. Hilaren 30 arte bi ordu gehitu behar dira ordu ofiziala kalkulatzeko, handik aurrera ordu bakarra)

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 2an, 10:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an, 13an, 18an, 23an eta 29an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 2an, 16:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an, 5an, 8an, 11an, 14an, 17an, 19an, 22an, 25an, 28an eta 31an izango dira.
  • Hilaren 3an, 07:00an, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 10an, 17an eta 24an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 28an,  Urriaren erdialderarte zodiakoaren argia ikus daiteke ekialde ipar-ekialdeko zeruertzaren gainean, egunsentia baino lehen. Virgo, Leo eta Cancer konstelazioak zeharkatzen.
Ilargia Urrian
  Eguna Ordua Behaketa
01 00:13 Ilberria.
03 20:58 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 4,9ºra.
04 11:25 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.109 km (aurreko perigeoan baino 44.219 km gehiago).
06 Librazio minimoa latitudean (b= -6,7º).
04:38 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9,8ºra.
08:44 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,8ºra.
08 11:18 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 7,0ºra.
09 04:34 Ilgora.
11 Librazio minimoa longitudean (l= -7,2º).
13 09:39 Beheranzko nodotik pasatuko da.
16 03:11 Konjuntzio geozentrikoan Uranorekin, 2,7ºra. Planeta ezin izango dugu ikusi, baina erreferentzi bezala erabili dezakegu hurrengo behaketetarako.
04:24 Ilbetea.
23:51 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 357.865 km (aurreko apogeoan baino 48.244 gutxiago). Ilbetearen gertutazunak, normalean baino marea bizi handiagoak eragingo ditu.
18 14:42 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,1ºra.
19 Librazio maximoa latitudean (b = 6,7º).
06:36 Konjuntzio geozentrikoan Tauroko Aldebaran izarrarekin, 0,3ºra.
22 19:15 Ilbehera.
23 Librazio maximoa longitudean (l = 7,8º).
25 03:23 Konjuntzio geozentrikoan Leoko Regulo izarrarekin,1,5ºra.
26 01:47 Goranzko nodotik pasatuko da.
28 10:43 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 1,4ºra.
29 14:03 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 5,5ºra.
30 17:40 Ilberria (bigarrena hilabete honetan).
31 19:01 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 406.667km (aurreko perigeoan baino 48.802km gehiago).

PLANETAK URRIAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (15ren aurretik ikusi ahal izango da, gauaren amaieran) Orbita-abiadura 172.440 Km/h 

Eguzkia baino ordu t’erdi lehenago azalduko da hilaren 1an, eta eguzkia baino 50 minutu lehenago 15an. Hemendik Aurrera ezin izango dugu ikusi goi konjuntzioan aurkituko bait da hilaren 27an. Igoera zuzena 11h eta 14h artean, deklinazioa 4º eta -14º bitarte. Hilabetea Leon hasiko du, Virgora pasa eta Libran amaituko du. Magnitudea -0,4tik -1,2era handituko zaio.
Hilaren 11an Jupiterren ondoan aurki dezakegu.

Artizarra (Arratsalde amaieran soilik ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura 126.000 Km/h

Eguzkia sartu eta ordu bat pasata ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu t’erdi beranduago 31an. Nahiz eta ekliptikaren kokapenak eta turbulentziek ez duten behaketarako momento egokia sortzen, begi hutsez ikusi ahal izango da honen disdira handia dela eta.  Bere kokapenak eta disdira handiak, kolotzean aldaketak sortzen ditu, eta honek OVNI fenomenoa sustatu zuen iraganean. Igoera zuzena 14h eta 17h bitarte, deklinazioa -15º eta -24º artean. Hilabetea Libran hasiko du, Eskorpiora pasa eta Ofiucon amaitzeko. Magnitudea konstante mantenduko da -4an.
Hilaren 30an Sarturnoren ondoan aurki dezakegu.

Marte (Gauaren hasieran ikusi ahal izango da) Orbita abiadura 86.760 Km/h

Nahiz eta eguzkiarekiko elongazioa murriztu, ekliptikaren kokapenak bere altuera 19ºtan utziko du hegoalde hego-mendebaldeko zeruertz gainean gauaren hasieran. Igoera zuzena 18h eta 19h artean, deklinazioa, -25º eta -23º bitarte. Hilabete guztia Sagitarion emango du. Magnitudea 0tiik 0,3ra pasako da.

Jupiter (Hilaren 10tik aurrera ikusi ahal izango da gau amaieran) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Konjuntzioa pasa ondoren goizeko zeruan agertuko da berriro hilaren 10an, eguzkia atera baino ordu erdi lehenago. Ekliptikaren kokapenak lagunduta, hilaren 31 iristerako, eguzkia baino bi ordu t’erdi lehenago azalduko da ekialde hego-ekialdeko zeruertzean. Igoera zuzena 12h, deklinazioa -1º eta -3º artean. Hilabete guztia Virgon. Magnitudea apur bat handituko du -1,6tik -1,7ra.
Hilaren 11an Merkurioren ondoan aurki dezakegu.

Saturno (Gauaren hasieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Eguzkia sartu eta hiru ordu baino lehenago ezkutatuko da hilaren 1an, eta bi ordu baino lehenago 31an. Begi hutsez ikusteko geroz eta zailago aurkituko dugu, hilaren hasieran hego-mendebaldeko zeruertzetik 12º aurkituko da gauaren hasieran, eta 3ºra besterik ez hilaren amaieran. Inguruko turbulentzia dela medio planetaren itxura narriatuta agertuko da. Igoera zuzena 17h, deklinazioa -21º. Hilabete guztia Ofiucon. Magnitudea 0,6tik 0,5ra jetsiko da.
Hilaren 30an artizarraren ondoan aurki dezakegu.
Hilaren 7an 15:46an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 15an 16:08an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 23an 16:15an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 31an. 16:40an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Oposizioan hilaren 15an, hegoaldeko zerurtzetik 50ºra aurki dezakegu gauerdian. Duen magnitudearekin eta argi kutsaduratik libre dagoen zeru batean, begi hutsez ikusi ahal izango da. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 8º.  Hilabete guztia piscisen emango du.  Magnitudea 5,7an mantenduko da.

Neptuno (Gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura Km/h

Gau erdian hegoaldeko zerurtzetik 35ºra aurki dezakegu, vaina teleskopioa beharko dugu ikusi ahal izateko. Igoera zuzena 23h, deklinazioa -9º. Hilabete guztia Acuarion. Magnitude apur bat galduko du, 7,8tik 7,9ra

Urriko Beste Efemeride Batzuk
Eguna

Behaketa
1 Hilaren 1an, eguerdian, 2.457.663. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 11 ordu eta 43 minutuko iraupena du hilaren 1an, eta 10 ordu eta 18 minutukoa hilaren 31an. Ordu bat eta 25 minutuko egunargiko diferentzia hilabete honetan emango dena.
3 5777. Urtearen hasiera judutar egutegian.Egutegi honen arabera munduaren sorpena kristo aurretiko 3760. urteko Urriaren 6an izan zen.
Hilaren 3an, aurten egutegi mulsumanak ere Urriaren 3an ezartzen du haien 1430. Urtearen hasiera. Egutegi honek Mahomaren Meca-tik Medina-rako ihesa ospatzen du, gure egutegiaren 622. Urteko uztailaren 16 izan zena.
5 01:19an, lurra eta eguzkiaren arteko distantzia unitate astronomiko bat izango da, hauen batezbesteko distantzia. UA (unitate  astronomiko) bat 149.597.870,691 km edo 8,316.746 argi munutu dira.
8 Lurrak, Eguzkiaren inguruan egingo duen ibilbidean 6,662 urte periodoko 21P Giacobini-Zinner kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du, Draconidas izeneko izar iheskorrak sortuz.
10 Lurrak, Eguzkiaren inguruan egingo duen ibilbidean 3,3 urte periodoko 2P Encke kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du, Tauridas sur izeneko izar iheskorrak sortuz.
21 Orionidas izeneko izar iheskorren maximoa. Izar iheskor hauek lurrak 76 urte periodoko Halley kometak utzitako hauts lorratza zeharkatzean sortzen dira. Maiatzaren 6an berriro gurutzatuko dugu lorratz hau, Eta Acuaridas izeneko izar iheskorrak sortuz.
22 Hilaren 22an, astrologiaren arabera, eguzkia Eskorpion sartuko da (210º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak
31 Eguzkia itxuraz Libra konstelazioan sartukoa da (218,03º).

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net