2016ko iraila

(Ordu guztiak denbora uninertsalean eman dira, gehitu 2 ordu ofiziala kalkulatzeko)

Behatzeko proposamenak

Begi hutsez

  • Hilaren 1an, 03:00an, Perseoko Algol izar aldakorraren distira minimoa. Magnitudea 3,3tik gertu. Hilaren 4an, 6an, 9an, 12an, 15an, 18an, 21an, 24an, 26an eta 29an izango dira.
  • Hilaren 4an, 14:00an, Eta Aquilae izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin. Hilaren 11an, 18an eta 26an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 5an, 14:00an, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 10an, 16an, 21an eta 27an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 30an, hilaren amaieratik urriako erdialdera bitrate, zodiakoaren argia ikus daiteke ekialde ipar-ekialdeko zeruertzaren gainean, egunsentia baino lehen. Leo, Cancar eta Geminis konstelazioak zeharkatzen.

Teleskopio eta kamararekin

  • Hilaren 1an NGC 6992-ri egin diezaiokegu argazkia. Estalkiaren nebulosa, zisnearen konstelazioan aurkitu dezakegun arku fin eta argitsu bat da, iparraldetik hegoalderuntz orientatuta.
Ilargia Irailan
  Eguna Ordua Behaketa
01 09:04 Ilberria.
Eguzkiaren eraztun antzeko eklipse zentrala. Ez da europatik ikusi ahal izango, bai ordea afrika eta indiko ozeanotik.
15:27 Goranzko nodotik pasatuko da
03 11:30 Konjuntzio geozentrikoan Artizarrarekin, 1,1ºra.
05 00:42 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 5,6ºra.
06 18:50 Apogeotik pasatuko da. Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena: 405.071 km (aurreko perigeoan baino 38.023 km gehiago).
08 21:24 Konjuntzio geozentrikoan Eskorpioko Antares izarrarekin, 9,9ºra.
08 22:06 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 3,8ºra.
09 Librazio minimoa latitudean (b=-6,8º).
11:50 Ilgora.
15:11 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 7,9ºra.
13 Librazio minimoa longitudean (l=-6,3º).
15 19:45 Konjuntzio geozentrikoan Neptunorekin, 1,1ºra.
23:55 Beheranzko nodotik pasatuko da.
16 18:00 Ilunantz partzialeko ilargi eklipsea. Iparralderuntz geratzen diren eskualdeak besterik ez dira ilunduko, baina begi hutsez ikus daiteke argitasunaren galera, eta jarraiko argazkietan egiaztatzeko aukera izango dugu.
19:06 Ilbetea. Zeruertze garbiarekin, ilargia ekialdetik ateratzen ikusi dezakegu, eguzkia mendebaldetik sartzen den bitartean.
18 17:00 Perigeotik pasatuko da, Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena 361.890 km (aurreko apogeoan baino 43.181 gutxiago). Ilbetearen eta eklipsearen gertutazunak, marea biziak normalean baino handiagoak eragingo ditu.
21 06:05 Konjuntzio geozentrikoan Pleyadeekin, 9,2ºra.
22:34 Konjuntzio geozentrikoan Taurko Aldebaran izarrarekin, 0,2ºra
22 Librazio maximoa latitudean (b=6,8º). Momentu egokia ilargiaren ipar poloa ikusteko.
23 09:57 Ilbehera.
25 Librazio maximoa longitudean (l=6,6º).
28 22:06 Goranzko nodotik pasatuko da.
29 10:05 Konjuntzio geozentrikoan Merkuriorekin, 0,7ºra.

PLANETAK IRAILAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (20tik Aurrera ikusi ahal izango da, gauaren amaieran) Orbita-abiadura 172.440 Km/h 

Behe konjuntzioan hilaren 12an, eta 20rako berriro ikusi ahal izango dugu eguzkia atera baino ordu bat lehenago, ekialdeko zeruertzean, baina honen magnitudea oraindik txikia izango da (2,2). Hilaren 28an, elongazio maximora iritsiko da eguzkiaren mendebaldera, eta erreztazunez ikusi ahal izango da eguzkia atera baino ordu t’erdi lehenago. Igoera zuzena 11h, deklinazioa -3º eta 5º artean. Hilabetea Virgon hasiko du, eta Leon amaitu. Magnitudea goruntz joango da. Hilaren 20tik Aurrera, 2,2 tik -0,2ra areagotuko du magnitudea.

Artizarra (Arratsalde amaieran soilik ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura 126.000 Km/h

Eguzkia sartu eta 50 minututara ezkutatuko da hilaren 1an, eta ordu bat beranduago hilaren 30an. Nahiz eta ekliptikaren egoerak eta turbulentziek ez duten behaketa bikainerako aukerik emango, begi hutsez ikusteko aukera izango dugu honen disdira handiari esker. Bere kokapenak eta disdira handiak, kolotzean aldaketak sortzen ditu, eta honek OVNI fenomenoa sustatu zuen iraganean.  Igoera zuzena 12h eta 14h bitarte, deklinazioa 0º eta -14º artean. Hilabete guztia Virgon emango du. Magnitudea apur bat igoko zaio, -3,9tik -4ra.

Marte (Gauaren hasieran ikusi ahal izango da) Orbita abiadura 86.760 Km/h

Gauaren hasiera ikusi ahal izango dugu, hegoalde hego-ekialdeko zeruertzetik 15º baino gutxiagora. Behaketarako egoera okerreruntz doa turbulentzia eta ekliptikaren inklinazioa dela eta. Igoera zuzena 17h eta 18h bitarte, deklinazioa -25º. Hilabetea Eskorpion hasiko du, Ofiucora pasa eta Sagitarion amaitzeko. Magnitudea -0,4tik -0,1ra jetsiko da.

Jupiter (Hilaren 5 arte ikusi ahal izango da gauaren amaieran) Orbita-abiadura 47.160 Km/h

Eguzkiarekin konjuntzioan hilaren 26an, egunez egun lehenago ezkutatuko da, eta hilaren 5tik aurrera ezingo da ikusi. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 1º eta 0º artean. Hilabete guztia Virgon emango du. Magnitudea galtzen joango da, -1,7tik -1,6ra.

Saturno (Gauaren hasieran ikusi ahal izango dugu) Orbita-abiadura 34.560 Km/h

Eguzkia sartu eta iha lau ordutara ezkutatuko da hilaren 1an, eta hiru ordu beranduago 30an. Geroz eta zailagoa izango da behaketa begi hutsez, hegoalde hego-ekialdeko zeruertzetik 15ºra, gauaren hasieran. Honen irudia narriatuta azalduko da turbulentziaren ondorioz. Igoera zuzena 17h, deklinazioa -20º. Hilabete guztia Ofiucon emango du. Magnitudea 0,5tik 0,6ra aldatuko du.
Hilaren 5an 15:56an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 13an 16:03an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.
Hilaren 21an 15:38an, Titan elongaziorik handienean planetatik mendebaldera.
Hilaren 29an. 15:54an, Titan elongaziorik handienean planetatik ekialdera.

Urano (Gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura 24.480 Km/h

Hegoaldeko zeruertzetik 50ºra aurkituko da gauaren erdialdean. Momentu honetan duen magnitudearekin, argi kutsaduratik libre legoken zeru batean, begi hutsez ikusi ahal izango litzateke. Igoera zuzena 1h, deklinazioa 8º. Hilabete guztia Piscisen. Magnitudea 5,7an mantenduko da.

Neptuno (Gau osoan ikusi ahal izango da) Orbita-abiadura Km/h

Oposizioan aurkituko da hilaren  2an. Eguzkia sartzerakoan aterako da, eta gauaren erdialdean ikusi ahal izango da (teleskopioarekin) Hegoaldeko zeruertzetik 35ºra. Igoera zuzena 23º, deklinazioa -8º. Hilabete guztia Acuarion. Magnitudea 7,8an mantenduko da.

Iraileko Beste Efemeride Batzuk
Eguna

Behaketa
01 Eguerdian, 2.457.633. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 13 ordu eta 10 minutuko iraupena du hilaren 1an, eta 11 ordu eta 46 minutukoa hilaren 31an. Ordu bat eta 24 minutuko egunargiko diferentzia hilabete honetan emango dena.
11 1733. Urtea hasiko da aro Dioklezanioan, copto egutegia.
16 12:48an, itxuraz eguzkia Virgo konstelazioan sartuko da (174,08º)
22 14:21an, Eguzkia iparraldetik hegoaldera pasakoa da ekliptikaren eta zeruko ekuatore arteko bidegurutzean. Egunaren eta gauaren iraupena berdina izango da (teorikoki, praktikan beste faktore batzuk ere parte hartzen dute). Iraileko equinoccioan aurkitzen gara, udazkena hasten denean ipar hemisferioan, eta udaberria hego hemisferioan.
-Hilaren 22an, astrologiaren arabera, eguzkia Libran sartuko da (180º). Zodiakoaren zeruko mugek eta izen bera daramaten zodiakoko konstelazioak ez dira berdinak.

Informazio honetako kopia bat nahi baduzu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net