2014ko iraila

Behatzeko proposamenak

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Udako ordutegian, gehitu 2 ordu denbora ofiziala kalkulatzeko)

Begi hutsez

  • Hilaren 1ean, 1:00etan, Perseuseko Algol izar aldakorraren distira minimoa. 3,3tik hurbil dago haren magnitudea. Hilaren 3an, 6an, 9an, 12an, 15ean, 18an, 21ean, 23an, 26an eta 29an izango dira beste minimoak. Izar aldakor gisa identifikatutako lehen izarretako bat izan zen Algol. Lehena Balearen konstelazioko Mira izan zen.
  • Hilaren 1ean, 17:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 5,366 egunean behin. Hilaren 7an, 12an, 17an, 23an eta 28an izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 3an, 21:00etan, Eta Aquilae zefeida-motako izar aldakorraren distira maximoa; magnitudea 3,5etik 4,4ra aldatzen zaio 7,177 egunean behin.
  • Hilaren 10ean, 17an eta 25ean izango dira beste maximoak.
  • Hilaren 21a eta hurrengo hamabostak une egokiak dira argi zodiakala ikusten saiatzeko ekialde ipar-ekialde horizontean, egunsentia baino lehentxeago.

Teleskopioarekin

  • Ilargiaren librazioak aprobetxatuz, adierazten diren kraterrak ikusi ahal izango dira.
Ilargia Irailean

(Gehitu bi rodu denbora ofiziala kalkutatzeko)

  Eguna Ordua Behaketa
  01 01:51 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 4,1º-ra
  02 08:57 Konjuntzio geozentrikoan Antares Scorpius izarrarekin, 8,6º-an.
11:11 Ilgora.
05 Librazioa latitudean (b = 6,7°). Gassendi kraterrari behatzeko une egokia.
08 03:29 Perigeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik txikiena): 358.404 km (aurreko apogeoan baino 48.128 gutxiago). Ilbetea izan eta handik denbora gutxira pasatuko denez perigeotik, marea biziak izan daitezke.
09 01:38 Ilbetea. Egun horretan, Eguzkia 07:38an aterako da, eta Ilargia 8:03an sartu; beraz, une egokia da bi astroei batera 180º-ko argazki panoramiko bat ateratzen saiatzeko.
11 07:33 Beheranzko nodotik pasatuko da.
14 Gehienezko librazioa longitudean (l = 7,4º). Posidonius kraterrari behatzeko une egokia.
  06:37 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Pleiadeekin, 7,5º-ra
  15 01:01 Konjuntzio geozentrikoan Taurusko Aldebaran izarrarekin, 1,4º-ra.
16 02:06 Ilbehera.
18 Gehieneko librazioa latitudean (b = 6,8º). Une egokia da Eurien itsasoari behatzeko.
20 07:29 Konjuntzio geozentrikoan Jupiterrekin, 5,3º-ra.
  14:24 Apogeotik pasatuko da (Ilargiaren eta Lurraren arteko distantziarik handiena): 405.865 km (aurreko perigeoan baino 47.461 gehiago).
24 06:14 Ilberria.
25 17:39 Goranzko nodotik pasatuko da.
26 01:10 Konjuntzio geozentrikoan Virgoko Spica izarrarekin, 2,6º-ra.
  28 04:24 Konjuntzio geozentrikoan Saturnorekin, 0,7°-ra.
  Gutxieneko librazioa longitudean (l = -6,1º). Une egokia da Krisien itsasoari Ugalkortasunaren itsasoko Messier kraterrari behatzeko.
  29 14:37 Konjuntzio geozentrikoan Scorpiuseko Antares izarrarekin, 8,7º-an.
    17:02 Konjuntzio geozentrikoan Marterekin, 5,7°-ra.
PLANETAK IRAULEAN (LURRAREN ORBITA-ABIADURA: 107.280 Km/h)

Merkurio (ezin da ilusi hilabete honetan) orbita-abiadura: 172.440 Km/h

Hilaren 21ean izango du elongazio maximoa Eguzkitik ekialdera; baina, ekliptikaren inklinazioa dela eta, ezin izango da ikusi hilabete honetan ere. 12 h eta 14 h bitarteko igoera zuzena. 00 eta -15° bitarteko deklinazioa. Hil osoan Virgon izango da. Magnitudea -0,4tik +0,4ra jaitsiko zaio.

Artizarra (nekez ikusiko da, eta, ikustekotan, egunsentia baino lehentxeago); orbita-abiadura:126.000 km/h

Eguzkia baino ordu eta laurden lehenago aterako da hilaren 1ean (4:30 inguruan), eta 35 minutu lehenago bakarrik hilaren 30n. Aurtengoz, amaitu da goizez ikusi ahal izan dugun epe luzea. 10 h eta 12 h bitarteko igoera zuzena. +14 eta +01º bitarteko deklinazioa. Leon hasiko du hila, eta Virgon amaituko du. -3,9ko magnitudeari eutsiko dio.

Marte (gauaren hasiera-hasieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 86.760 km/h

Gutxigorabehera, Eguzkia baino 2 ordu eta 45 minutu geroago sartuko da, hil osoan.(21:30 inguruan). 15 h eta 16 h bitarteko igoera zuzena. -20 eta -23º-ra bitarteko deklinazioa. Libran hasiko du hila, ondoren Escorpiusera igaroko da, eta Ofiucon amaituko du azkenik. Magnitudea 0,7tik 0,9ra aldatuko zaio.

Jupiter (egunsentia baino lehentxeago ikusi ahal izango da) orbita-abiadura: 47.160 Km/h

Sale 2 horas y media antes que el Sol (03:30) el día 1 y 30 minutos antes el 30, sobre el horizonte Este-Nordeste. El 31 sale ya dos horas y media antes. Ascensión Recta 9h. Declinación entre +18 y +16º. Todo el mes en Cáncer. Su magnitud aumenta ligeramente de -1,8 a -1,9.
El día 20, al final de la noche, puede verse junto a la Luna Menguante.

Saturno (gauaren hasieran bakarrik ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 34.560 km/h

Hilaren 1ean, Eguzkia sartu eta ordu eta erdira, horizontetik 10º-ra baino gutxiagora egongo da; eta 5º-ra baino gutxiagora, hilaren 30ean. Amaitzen ari da behatzeko garaia; abenduan hasiko da agertzen berriro ere egunsentia baino lehen. 15 h-ko igoera zuzena. -15 eta -16º bitarteko deklinazioa. Libran izango da hil osoan. 0,6ko magnitudeari eutsiko dio.

Urano (gauaren hasieran aterako da); orbita-abiadura: 24.480 Km/h

Teorian, begi hutsez ikus daiteke. 1 h-ko igoera zuzena. +5º32’ eta +05º11’ bitarteko deklinazioa. Hil osoan Piscisen izango da. 5,7ko magnitudeari eutsiko dio.

Neptuno (ia gau osoan ikusi ahal izango da); orbita-abiadura: 19.440 Km/h

Teleskopio on bat behar da behatzeko. Erretrogradazio-mugimenduan jarraitzen du. 22 h-ko igoera zuzena. -10º-ko deklinazioa. Hil osoan Aquariusen izango da. 7,8ko magnitudeari eutsiko dio

Iraileko Beste Efemeride Batzuk

(Gehitu bi ordu ofiziala kalkulatzeko)

Eguna Behaketa
01 Astelehena. Eguerdian, 2.456.902. egun juliotarra hasiko da.
Egunak 13 ordu eta 11 minutuko iraupena du hilaren 1ean, eta 11 ordu eta 50 minutukoa hilaren 30ean.
01 C/1911 N1 Kiess kometak (2.000 urteko periodoa du, gutxi gorabehera) utzi duen hauts-lorratza zeharkatuko du Lurrak. Horren ondorioz, Alfa Aurigidak izar uxoak ikusiko dira.
01  12:00etan, denboraren ekuazioa zero izango da.
11 Egutegi koptoko 1731. urtearen hasiera.
17 00:31n, Eguzkia Virgo konstelazioan sartuko da itxuraz (174,05º).
23 02:29an, iraileko ekinozioa. Ipar hemisferioan, udazkena hasiko da. Eguzkia iparraldetik hegoaldera igaroko da itxuraz, ekliptikaren eta zeru-ekuatorearen elkargunetik.
Astrologiaren arabera, Eguzkia Libran sartuko da (180°).
25 Egutegi juduko 5775. urtearen hasiera.

Informazio honetako kopia bat nahi badu zu, sakatu hemen.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net