Entomologian praktikak egin nahi dituzu?

2020/06/12

Entomologiako sailak praktikak eskaintzen ditu espezie koleopteroen proiektuetan sakontzeko. Formakuntza honetan lan hauek egingo dira:

  • Tranpa ezberdinen eraikuntza, muntaia eta kokapena.
  • Jarraipen lagunketa eta detekzioa.
  • Laginen prozesatua.

NOIZ

Praktikak eta boluntariotza minimo sei astekoa izan daiteke 2020ko ekaina eta iraila bitartean. Egutegi eta ordutegia lanean dauden beharren eta interesa duten pertsonen beharren arabera egingo da. Landa lanean parte hartzea ezinbesteko baldintza izango da eta eguraldiaren arabera antolatuko da. Bulegoko ordutegia malgua izango da.

NON

  • Landa lana: Nafarroako leku ezberdinetan.
  • Bulegoko lana: Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitza.

 

BALDINTZAK

Praktikak ez dira ordaintzen, baina istripu asegurua egingo da. Ehu-ko ikasleentzat espediente akademikoan GAUR kudeaketa plataforma bidez estekatu daiteke.

 

HARREMANA

Interesa dutenek  entomologia@aranzadi.eus emailera bidali dezakete kurrikuluma.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net