Praktika eta boluntariotza eskaintza entomologian

2019/05/23

Entomologiako sailak praktikak eskaintzen ditu mehatxuan dauden espezie koleopteroen distribuzio, jarraipen eta kontserbazioan sakontzeko. Formakuntza honetan lan hauek egingo dira:

  • Espezie bakoitzarentzat tranpa ezberdinen eraikuntza, muntaia eta kokapena.
  • Tranpa eta inspekzio bisualaren laginketa.
  • Saproxilikoentzat kabi kutxen mantenua.
  • Habitaten tipifikazioa.

NOIZ

2019ko Ekaina eta iraila bitartean egin daitezke praktikak. Ezinbesteko baldintza da landa lanean parte hartzea. Bulegoko lanen ordutegia malgua izango da.

NON

  • Bulego lana: Donostian dagoen Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzan.
  • Landa lana: Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa.

HARREMANETARAKO

Interesa dutenek bere kurrikuluma bidali behar dute Alberto Castroren izenean: adecastro@aranzadi.eus

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net