Actualidad

Donostiako Miramar jauregiak satelite bidezko nabigazio-sistemetako Europa osoko ehun aditu inguru bilduko ditu

2016/05/25

EUREF posizionamenduarekin (horien artean, kartografiarekin eta katastroarekin lan egiten dutenak) lotutako agentzietarako garrantzi goreneko urteroko sinposioa da. Gai horiekin lotutako Europako agentziak biltzen dira bertan.

Geodesia eta Geofisikako 7. Biltzar Hispano-Portugaldarra amaitu da

2012/06/29

Donostian ekainaren 25tik 28ra ospatu den Geodesia eta Geofisikako 7. Biltzar Hispano-Portugaldarraren amaierako ekitaldia EHUko Barriola eraikineko areto nagusian egin zen atzo. Aranzadik antolatutako biltzar honi amaiera eman zieten Mertxe Labarak, Jokin Zurutuzak, Miguel Sevillak (Aranzadi), João Agria eta Manuela Vasconcelosek (Portugalgo Batzorde Zientifikoa).

Geodesia eta Geofisikako 7. Biltzar Hispano-Portugaldarran, Lorcako lurrikara nagusi

2012/06/28

Donostian ospatzen ari den Geodesia eta Geofisikako 7. Biltzar Hispano-Portugaldarraren goren aldia izan zen atzo, non sismologia, geodesia, geomagnetismo eta zientzia kriosferikoei buruzko hitzaldiak eskaini ziren. Arratsaldeko txandan esaterako, 2011 Lorcan (Murtzia) gertatutako lurrikararen alderdi harrigarrienak jorratu ziren.

Guy Wöppelmann-en hitzaldia arrakastatsua izan da

2012/06/26

Donostian ospatzen ari den Geodesia eta Geofisikako 7. Biltzar Hispano-Portugaldarraren barnean, atzo Donostiako Aquarium-ean Guy Wöppelmannek emandako hitzaldia aipagarria da. Geodestaz beteriko aretoan, itsasoaren mailan ematen diren aldaketen ikerketaz jardun zuen Wöppelmannek ingelesez.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net