Geodesia eta Geofisikako 7. Biltzar Hispano-Portugaldarra amaitu da

2012/06/29

Donostian ekainaren 25tik 28ra ospatu den Geodesia eta Geofisikako 7. Biltzar Hispano-Portugaldarraren amaierako ekitaldia EHUko Barriola eraikineko areto nagusian egin zen atzo. Aranzadik antolatutako biltzar honi amaiera eman zieten Mertxe Labarak, Jokin Zurutuzak, Miguel Sevillak (Aranzadi), João Agria eta Manuela Vasconcelosek (Portugalgo Batzorde Zientifikoa).

Biltzarraren azken egunean sismologia, geodesia eta bolcanologia gaiak jorratu zituzten, non 2011 urtean El Hierron (Kanaria Uharteak) gertatutako krisi sismo-bolkanikoa izan zen nagusi. Egun hauetan jakin denez 5 zentimetroko igoera jasan omen du irlak joan den astean zehar 750 lurrikara baino gehiagoren ondorioz. El Hierron gertatutakoaren berri eman zuten atzoko hizlariek, irlaren mendi hegaletan eman daitezkeen irristatzeen arriskuaz,  bertan egin diren ikerketa grabimetrikoez eta ur-azpian gertatutako erupzioen behaketaz hausnartuz.

Participantes de la Asamblea tras una ponencia
Hitzaldi baten ondorengo elkarrizketak

Bolcanologia hitzaldien ondoren Josep Gallart eta Joao Fonsecak EPOS proiektua aurkeztu zuten eta Biltzarrari amaiera emateko ekitaldi xume bat antolatu zen. Gainera, parte-hartzaile guztiei euskal gastronomia dastatzeko aukera paregabea eskaini zieten, Aranzadik Astigarragako Astarbe sagardotegian afaria antolatu baitzuen.


Sismologiako hitzaldi bat

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net