Proiektuak, bekak, hitzarmenak

Bekak eta hitzarmenak

2008: Jaengo Unibertsitatearekin Lankidetza Hitzarmena izenpetu dugu eta, hari esker, saileko pertsonen tutoretzapean, Unibertsitate horretan Karrera Amaierako Proiektuak egiteko 3.000 €-ko 2 beka emateko konpromisoa hartu du Aranzadik. Gainera, bekadunak Sailera gehituko dira, eta beka horrek Aranzadiko hurrengo urteko harpidetza ordaintzeko balioko du.

Lan egin gurekin

Esku artean ditugun gaietan interesatuta bazaude, jarri harremanetan ARANZADIren administrazioarekin eta gurekin nola lan egin dezakezun esango dizute.

Topografiako Ingeniaritza Teknikoko, Geodesia eta Kartografiako Ingeniaritzako ikaslea bazara eta Karrera Amaierako Proiektua gai horietakoren bati buruz egin nahi baduzu, jarri harremanetan geodesia@aranzadi.eus-rekin.

Doktoretza-tesia geodesiari buruz egin nahi baduzu, esan guri eta zein gaitan lagun zaitzakegun adieraziko dizugu.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net