Prestakuntza eta sentsibilizazioa

Jardunaldiak eta hitzaldiak

Gure ingurunean bizi diren anfibioak eta narrastiak eta haien problematika ezagutzera emateko asmoz eta horiek errespetatu eta babesteko, hitzaldi-zikloak eta jardunaldiak antolatu ohi ditugu, baina hizlari gonbidatu lanak ere egiten ditugu Aranzadiz kanpoko beste batzuetan ere. Ondoren, geure ekimen batzuen zerrenda duzue:

  • Gipuzkoako Herpetologia Jardunaldiak (2007, 2009).
  • Herramelluriko Ingurumen Jardunaldiak. Errioxa (2007-2010).
  • Ingurumen Boluntarioen Jardunaldiak Orgiko Hariztian. Lizaso (Nafarroa).
  • Zipristin hitzaldiak (2006).

Erakusketak

Hainbat erakusketa muntatu eta antolatu ditugu eta, gehienetan, ibiltariak izan dira: euskal geografiako herri eta hiri ugari bisitatu ditugu. Hauek dira gaurdaino egindakoak:

  • “Apoarmatu istilazalea (Emys orbicularis) Nafarroako Erriberan (2006-2007). www.galapagosdenavarra.com
  • Aranguren haraneko anfibioak eta narrastiak” (2008).

Dibulgazioko argitalpenak

“Argitalpenak” atalean, irakurleri handiarentzat argitaratutako liburuak eta artikuluak eskura daitezke. Bost hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez, katalanez eta ingelesez) Pirinioetako igelari buruzko liburuki bat argitaratuz, 2009an Aranzadi Zientzia Elkarteak arriskupeko espezie herpetologikoei buruzko serie monografiko bat plazaratzeari ekin dio.

Gizarte-kontzientziazioa

Ugari dira herpetologiaren arloan egiten ditugun sentsibilizazio, ingurumen-heziketa eta kontzientziazio jarduerak: haur-tailerrak zein -festak antolatu edo pintura- edo eskritura-lehiaketetan lagundu, baita rock-kontzerturen bat edo beste. Gainera, gai eta problematika zehatzei buruzko kanpainak jarri ditugu abian, adibidez, apoarmatu exotikoak.

Jarraipen- eta ikerketa-proiektuetan sortutako ezagutza prentsaurrekoen eta prentsa-oharren bidez gizarteratzen eta hedatzen saiatzen gara. Halaber, askotariko komunikabideekin maiz kolaboratzen dugu artikuluen eta elkarrizketen bidez.

Ekimen aitzindari eta nabarmen bat “Itsas dortoka” da. Bere helburua itsas dortokak kontserbatzea da, arrisku bizian baitaude planeta osoan. Sentsibilizazioa erabakigarria da berriz.

Ondoren, azken urteotan sortutako material batzuk eskura ditzakezu:

Posterrak:

Foiletoak:

Prestakuntza eta dibulgazioa

Sailaren oinarrizko zutarrietako bat da, eta aurrekoen osagarria. Edukiak “Prestakuntza”, “Jarduerak” eta “Argitalpenak” ataletan daude garatuta. Maila guztietan, zientifikotik gizarteko oinarrizkoenera sortutako ezagutza hedatzea guztiz beharrezkoa da eta, gainera, zientziaren helburuetako bat da, baita Aranzadirena ere. “Ezagutzen ez dena ez da existitzen”, eta nekez babestu eta kontserbatuko dugu. Heziketan, gizarte-sentsibilizazioa, informazio-elkartrukea eta sare-lana dira gakoa.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net