Elkartea

Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.700 bazkide ditu eta, horietatik, 150 inguru beren zereginak erakunde honen arloan garatzen dituzten diziplina zientifiko desberdinetako ikertzaileak dira.

Ikertzaileak Natur eta Giza Zientzien arloko unibertsitario tituludunak dira, eta eragin handieneko diziplinak Biologia, Historia, Arkeologia, Medikuntza, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia dira.

Helburuak

Sorburutik, Elkarteak hainbat jarduera egin ditu eta hainbeste, non Biodibertsitate eta Antropologia zein Historia arloko garrantzi handieneko erakundea bilakatu den.

Egun, Azterketa eta Ikerketa Zentro eratu da eta, bertan, haien lanak plan eta proiektu espezifikoen arabera egiten dituzten askotariko espezialistek dihardute.

Azterketa orokorrak zein ikerketa hutsa egiten dugu eta, aldi berean, Zientzia horiek hobeto ezagutzeko dibulgazio-lan zabala ere. Halaber, natur ingurunea eta Ondare Arkeologikoa eta Etnografikoa hobeto kontserbatzeko informazio-lana egiten dugu beste instituzio batzuekin batera.

Historia apur bat

Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko bat da eta natur zein giza ingurunearen ikerketa zientifikoa eta lortutako emaitzen dibulgazioa ditu helburu. 1947an sortu zen, eta izena Telesforo de Aranzadi ikertzaile handiaren omenez datorkio (1860-1945).

Azterketa eta Ikerketa Zentro moduan eratuta, Aranzadi komunitate zientifikorako erreferente bihurtu da, 2001ean Erabilgarritasun Publikoko Erakunde aitortu izanak erakusten duen moduan.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net