Zerbitzuak

Erreferentzia eta informazio bibliografikoa

Liburutegiaren helburu nagusia da informazio bibliografikoa eta zientifikoa hedatzea eta betiere gure funts bibliografikoak edo beste liburutegi batekoak ezagutu nahi dituen erabiltzaileari laguntzea, gai jakin batzuen edo zerbitzu eta funtzionamendu orokorraren berri emanez eta abar. Helburu hori betetzeko, informazio-iturrien bildumak (bibliografiak, laburpeneko aldizkariak, laburpen-buletinak, katalogo espezializatuak) eta Internet bidezko estatuko zein nazioarteko sare-sarbideak baliatzen ditugu.

Gure oinarrizko helburuak ondorengoak dira: liburutegiko zerbitzuen antolakuntza eta funtzionamenduaren berri, katalogoaren erabilerari eta informazio bibliografikoaren iturriei buruzko informazio eta laguntza ematea. Liburutegiko langileek gai jakin bati buruzko lanak eta artikuluak bilatzen eta aurkitzen laguntzen dute, baita unean uneko informazio bat eskuratzen eta datu-baseak eta katalogoak kontsultatzen ere.

Liburutegi arteko mailegua

Liburutegi arteko mailegu-zerbitzuaren oinarrizko helburua gure Liburutegian ez dauden dokumentuak eskuratzea da. Aranzadi Elkarteko sailetako BAZKIDE AKTIBOek soilik eska ditzakete kanpoko liburutegietako liburuak eta argitalpen periodikoetako artikuluak.

Liburutegiak kanpoko beste liburutegiei bere ikertzaileen beharrizanetarako dokumentuak eska diezazkieke, edo eman eta, hartara, beste liburutegi batzuei haren bildumetako funtsak hornitu, haien erabiltzaileen dokumentu-premiei aurre egitearren.

Zerbitzu honek gure liburutegiaren bildumen garapenaren osagarri-lana egiten du, ez ditu ordezkatzen. Eskaera guztiek arau eta muga batzuk dituzte, liburutegi mailegu-emaileak ezarritakoak edo estatuko zein nazioarteko arauek erabakitakoak. Garrantzitsuenak ondorengoak dira:

  • Ez da erreferentziako lanik (adibidez, hiztegiak), liburu zahar edo arraroen originalik edo aldizkariko zenbaki osoak emango.
  • Erreprografiak norberarentzat izango dira eta azterketarako edo ikerketarako, kopia pribatuari buruzko jabetza intelektualaren legediak zehaztutakoaren arabera.
  • Liburutegi arteko mailegu bidez jasotako dokumentu originalak ezin dira liburutegitik inola ere atera, “Liburutegi arteko mailegu-gaietarako Espainiako Unibertsitate eta Zientzia Liburutegien arteko akordioak” zehaztu bezala.

Prezioak

Liburuak mailegutan hartu (mailegatutako ale bakoitza, posta bidez edo hegazkinez igorria):

  • Espainia: 8€
  • Europa: 20€
  • Beste herrialde batzuk: 40€

Aretoan irakurri

Liburutegiak edozein erabiltzailek balia ditzakeen 6 irakurketa-postu ditu.

Mailegutan dokumentuak eskuratzeko aukerarik ez dagoenez, gure liburutegia tokian bertan kontsultatzera gonbidatu nahi zaitugu. Gogoan izan ere kontsultak posta elektroniko bidez egin ditzakezula.

Mailegua

Liburuak BAZKIDE AKTIBOEK baizik ez ditzakete mailegutan har. Guztira 15 dokumentu eduki ditzakete aldi berean, eta 21 egun dituzte itzultzeko edo mailegua berritzeko.

Argitalpen arteko elkartruke-eskaera

Liburutegiak beste erakunde batzuekin argitalpenak elkartrukatzea onartzen du. Elkartruke bat egin nahi izanez gero, hona jo dezakezue:
liburutegia@aranzadi.eus

Erosi

Liburuak, argitalpen periodikoak eta bestelako dokumentuak (edozein euskarritan dela ere) liburutegiak erosiko ditu sailetako zuzendariek edo bazkide aktiboek, dagokien baimenaz, proposatu ondoren.
Eskaerak liburutegiko funtsetan eskatutako lanak ez daudela egiaztatu ondoren egingo dira edo, bestela, aleak bikoiztearen beharra justifikatuz.
Liburuak edo beste material batzuk erosteko (ikus-entzunezko materiala, informatikoa, mapak…), bazkide aktiboek Saileko Zuzendariak sinatutako eskaerak eman behar dituzte liburutegian. Eskaerak, gainera, posta elektroniko, fax eta abarren bidez egin daitezke.
Liburuak liburutegira heltzean eta prozesatzean, interesatuak horren berri jasoko du. Halaber, interesekoa ikusten den eskaerari buruzko edozein informazio (liburua agortuta, prestaketan,…) jakinaraziko da.

Erreprografia

Fotokopien prezioa:

  • Aranzadiko bazkideak: 0,05 € (zuri-beltzean) eta 0,10 € (koloretako fotokopia)
  • Bazkide ez direnak: 0,10 € (zuri-beltzean) eta 0,15 € (koloretako fotokopia)
Fotokopiak postaz bidaltzeko prezioak:
Helmuga 1-10 fotokopiako blokea Fotokopia gehigarria
Espainia 4.00 € 0.20 €
Europa 8.00 € (lehen blokea) 0.20 €
Beste herrialde batzuk 15.00 € (lehen blokea) 0.20 €
Fotokopiak faxez bidaltzeko prezioak:
Helmuga 1-10 fotokopiako blokea
Espainia 4,00 € 1-4 kopia (1,00 € kopia gehigarri bakoitza)
Europa % 30eko gehikuntza
Beste herrialde batzuk % 40eko gehikuntza

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net