Zientzien etxera bisita

11
otsaila
Larunbata

Ordua

17:00

Tokia

Aranzadi egoitza

Edukiera

50 pertsona

Salneurria

Doan

Lehenengoz Aranzadik Emakumeak Zientzian ekimenean parte hartuko dugu eta Gure Zientzien Etxeko ateak irekitzen ditugu ezagutu nahi gaituen edonorentzat.

Aranzadin uztartzen diren lanbidez edo bokazioz zientzia eta dibulgazioa egiten duten hainbat emakumeren bitartez Aranzadiko txoko guztiak bisitatuko ditugu eta 75 urte hauetan zehar, euskal ondare natural, kultural eta historikoan egin diren aurkikuntza eta ikerketa bitxienak aurkeztuko dira.