Aranzadi Zientzia Elkartea

Bizitzaren, lurraren eta espazioaren zientziak. Natura funtsezkoa da gure nortasunean.  Fauna eta flora mehatxatuari buruzko azterlanak egiten ditugu. Aitzindariak gara biodibertsitatea monitorizatzeko programak kudeatzen. Gure planetaren balio naturalak zabaldu eta hurbiltzen ditugu.
Iraganarekiko dugun grinak gure lurraldeko aztarnategi arkeologikoak ikertzera bultzatzen gaitu. Ondarea demokratizatzeko ekimenen bidez, babesten eta zabaltzen dugu. Eta gauzen memorian lan egiten dugu euskal ondare higigarriaren azterketa etnografikoen bidez.